Edukira joan

Isabel Ellsen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Isabel Ellsen
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIsabelle Raingo-Pelouse
JaiotzaBoulogne-Billancourt1958ko abenduaren 18a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaGarches2012ko urriaren 18a (53 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, erreportaria, idazlea, gidoilaria eta dialogue writer (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Paris Match
Elle (aldizkaria)
Europe 1 (en) Itzuli
Le Journal du Dimanche (en) Itzuli  (1985 -  1995)
Izengoitia(k)Isabel Ellsen

IMDB: nm0255284 Allocine: 42490 Edit the value on Wikidata

Isabelle Raingo-Pelouse, Isabel Ellsen bezala ezaguna (Boulogne-Billancourt, 1958ko abenduaren 18a - Garches, 2012ko urriaren 18a) nobelagile, erreportari, gidoilari eta gerrako argazkilari frantsesa izan zen Corbisentzat, 1989tik 2011ra.[1][2] Miokardio infartu baten ondorioz hil zen, Garcheseko bere etxean.

18 urte zituenetik, Isabel Ellsen prentsa idatziko kazetaria zen Paris Match eta Elle astekarietan, eta, 26 urterekin, Le Journal du dimanche astekarian eta erreportari handi bihurtu zen. Gero, gerrako argazkilari-ibilbidea hasi zuen, idazle- eta gidoilari-lanarekin tartekatuz. Gerrako argazkilari gisa, hainbat gatazka jarraitu zituen, hala nola, Libano, Afganistan, Jugoslavia, Nikaragua eta Israelgo eta Txinako gertaerak.

« Il m'a fallu remplir mon regard et mes films jusqu'à l'écœurement avant d'accepter l'inutilité de ces photos (Argazki hauek alferrikakoak zirela onartu baino lehen, nire begirada eta filmak bete behar izan nituen.) »
Isabel Ellsen

Bizitza pribatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Michel Benoît idazlearen ahizpa erdia zen (1940an jaiotako Dominique Sébireren izengoitia).

Miokardio infartu bat izan zuen 2012ko ekainean, eta 2012ko urriaren 16an, asteartearekin, bigarrena. Laguntzarik eskatu gabe, bihotzekoa izan eta bi egun geroago hil zen bere ohean.

Argazki-galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Le Diable a l'avantage eleberria 2001ean egokitu zuten zinemarako, Harrison's Flowers izenburuarekin, eta Andie MacDowell izan zen protagonista. Isabel Ellsenek gidoia lankidetzan idatzi zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Nom de naissance, communes de naissance et de décès suivant données INSEE : https://deces.matchid.io/id/PnpB2LWuTO7f
  2. Témoignage d'un de ses amis proches

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]