Isabel Azcárate Ristori
Isabel Azcárate Ristori | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1923ko urriaren 24a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | 2016ko abuztuaren 30a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea Madrilgo Complutense Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, ikertzailea eta idazlea |
Isabel Azcárate Ristori (San Fernando, Cadiz, 1923ko urriaren 24a - Madril, 2016ko abuztuaren 30a) Andaluziako pedagogiako irakasle espezialista, ikertzailea, komunikatzailea eta idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Isabel Azcárate edo Uca, hala deitzen zioten gertuko pertsonek, Espainiako gerra zibilean fusilatutako Tomas Azcárate Garcia de Lomas militarraren alaba zen. Bere amak, Maria Josefa Ristori Alvarezek, bederatzi seme-alaba umezurtzak aurrera ateratzeko lan eskerga izan zuen.[1] Uharteko Mariaren Lagundia ikastetxean lehen mailako ikasketak egin ondoren, Cadizeko Irakaskuntza Ertaineko Institutura (Columela) pasatu zen, eta batxilergo titulua eskuratu zuen. Ondoren, Filosofia eta Letretan graduatu zen, Pedagogia sailean, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean. Bartzelonako Unibertsitatean doktoratu zen El Monasterio de la Enseñanza de Barcelona de 1645-1876 (1645-1876 bitarteko Bartzelonako Irakaskuntzaren Monasterioa) tesiarekin.[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perun luzeroan aritu zen Mariaren Lagundian erlijioso misiolari. Huancayon eskolak emateaz gain, Erromako Gregoriar Unibertsitate Pontifizioko Historia Fakultatean matrikulatu zen lehen emakumea izan zen. Bertan lizentziatu ondoren, bere bigarren doktoretza lortu zuen, La Enseñanza de los Jesuitas en Cádiz (Jesuiten irakaskuntza Cádizen) tesiaren titulua izanik, 1970ean.[2][3]
Hirurogeiko hamarkadatik aurrera, frantseseko ikastaroak eman zituen Bartzelona, Lyon eta Grenobleko Unibertsitatean, eta ingelesekoak Cobhan eta Dublinen.[4] Artikulu ugari idatzi zituen, baita liburu batzuk ere.[5]
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Fernandoko Zientzia, Letra eta Arteen San Romualdoko Errege Akademiako kidea.[6]
- Cadizko Unibertsitateak omenaldia egin zion, 1991n.[7][8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Cádiz, Diario de. (2016-08-31). «Fallece en Madrid a los 92 años de edad Isabel Azcárate Ristori» Diario de Cádiz.
- ↑ Cádiz, Diario de. (2016-08-31). «Fallece en Madrid a los 92 años de edad Isabel Azcárate Ristori» Diario de Cádiz.
- ↑ En Homenaje a Isabel Azcárate y otras. .
- ↑ En Homenaje a Isabel Azcárate y otras. .
- ↑ «Todos los libros del autor Azcarate Ristori Isabel» www.todostuslibros.com.
- ↑ Cádiz, Diario de. (2016-08-31). «Fallece en Madrid a los 92 años de edad Isabel Azcárate Ristori» Diario de Cádiz.
- ↑ Tavira, Revista. (1991-01-01). «Homenaje a Isabel Azcárate Ristori, Carmen García Surralés, Carmen Pereda del Collado, Máximo Pajares Barón» TAVIRA (0214137x)- 1991, n. 8 -pp. 7-14.
- ↑ En Homenaje a Isabel Azcárate y otras. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1923ko jaiotzak
- 2016ko heriotzak
- Cádiz probintziako jendea
- Madrilen hildakoak
- Espainiako idazleak
- XX. mendeko emakume idazleak
- Espainiako irakasleak
- Emakume irakasleak
- San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren akademikoak
- Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikasleak
- Espainiako ikertzaileak
- Emakume ikertzaileak