Isaak Krakenekoa
Isaak Krakenekoa | |
---|---|
Datu biografikoak |
Isaak Krakenekoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga eta animea den Saint Seiyako pertsonaia bat da. Jatorrizko istorioan bere parte hartze bakarra Poseidonen sagan da, jainko honen Krakeneko itsas general bezala. Ozeano Artikoko zutabea babesten du.
Istorioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Animean Kristal Zaldunaren ikaslea zen Siberian, Beltxargaren armajantzia lortzeko. Urte bete entrenatzen aritu ondoren, Hyôga iritsi zen, eta berarekin entrenatzen hasi zen Beltxargako armajantzia lortzeko. Sei urte inguru entrenatzen aritu ondoren, azkenean Siberiako izotza haustea lortu zuen. Baita Hyôgak ere, bere ama berriz ikusteko asmoaren ondorioz zaldun izan nahi duena. Lurrean zulo bat eginez, bere ama dagoen itsasontzia hondoratuta dagoen tokira iristen da, baina korronteen ondorioz, itsasontziko sareetan geratzen da, konortea galduta.
Isaak jaisten da bere bila, honek ere korronteei aurre egin behar dielarik. Isaakek Hyôga salbatzen du, baina, igoeran, korronteei aurre egin behar izaten diete. Halako baten, korronte horien ondorioz, Isaakek izotz zati baten aurka talka egin eta begi bat galtzen du. Hyôga salbatzeko zulo bat egiten du izotzean eta bere laguna kanpora bidaltzen du, salbu utziz.
Konorterik gabe, Isaak itsas korronteen mende geratzen da, Poseidonek salbatzen duen arte. Krakeneko ezkatazko armajantzia ikusten du eta honek Isaak aukeratzen du, hala Poseidonen itsas jeneral bihurtuz.
Hyôga Artiko Ozeanoko zutabea dagoen tokira iristean, Isaakek bere kaskoa kentzen du, hala bere nortasuna erakutsiz. Beltxargako zalduna poztu egiten da Siberian bere ikaskidea izan zena bizirik ikusteagatik. Siberian jasan zuenagatik, Hyôgak baimena ematen dio Isaaki begi bat ken diezaion, eta honek halaxe egiten du.
Zenbait aldiz erasotzen du Isaakek Hyôga Aurora Boreala teknikarekin, horietako baten teknika geldiaraztea lortzen duelarik. Halako batean, Hyôgaren armajantzia urrezko bihurtzen da. Beste behin Aurora Boreala teknika jasota, Hyôgak izotz zati baten aurka jotzen du, une batez konorterik gabe geratuz. Orduan Kiki iristen da, Librako armajantziarekin, eta Isaakek armajantzia emateko esaten dio, baina Kikik gogor heltzen dio armajantziaren kutxari.
Mü Ariesekoaren ikasleak zenbait ostiko jasotzen ditu Isaaken partetik, baina, azkenean, Hyôga seneratzen da eta Kikiri lasai egoteko esaten dio, berak egingo duela Isaakena. Isaakek Aurora Borealarekin erasotzen du berriz Hyôga, honen lepoko zauria berriz irekiz. Azken aldiz erasotzen du Isaakek Hyôga Aurora Borealarekin, honek, aldi berean, Aurora Exekuzioa teknika erabiltzen duelarik, bere ikaskidea izandakoa garaituz. Bere azken minutuetan, Isaakek guztia antolatu duena nor den kontatzen dio Hyôgari, Kanon Geminisekoari erreferentzia eginez. Azkenean, Kikik eramandako Librako armajantziko arma batekin, Hyôgak Artiko Ozeanoko zutabea suntsitzen du.
Teknika bereziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aurora Boreala: Bi eskuak gorputz aurrean hurbiltzen ditu, energia bola bat sortuz, eta aurkariari jaurtitzen dio.