Edukira joan

Irma Avegno

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irma Avegno

Bizitza
JaiotzaMontevideo1881eko abenduaren 20a
Herrialdea Uruguai
HeriotzaBuenos Aires1913ko ekaina (31 urte)
Hobiratze lekuaCentral Cemetery of Montevideo (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua

Irma Avegno (Montevideo, 1881eko abenduaren 20a - Buenos Aires, 1913ko ekaina) XX. mende hasierako Montevideoko goi mailako gizarteko emakume uruguaitar bat izan zen, finantza negozioetan aritu zena. Poliziarengandik ihesi joan behar izan zuen Buenos Airesera. [1]

Gurasoak, jaiotza agiriaren arabera, Emilio Avegno eta María de Ávila ziren. Familia aberatsa zen, Colorado Alderdiarekin lotuta. Aita Artigas Departamenduko diputatua izan zen eta osaba politikoa, José Romeu, Estatu Idazkaria, biak José Batlle y Ordóñezen bigarren gobernuan. Irma Avegno, bere garaian, pertsona liberaltzat eta urratzailetzat hartua izan zen, finantza-negozioetan (mailegu-emailea zen) eta tradizioz gizonentzat gordetako jardueretan aritu baitzen, hala nola zaldi-lasterketetako apustuetan. Halaber, lesbiana zela onartu zuen modu publikoan.[2] Uruguaiko Justiziaren iheslari zela eta, egoera misteriotsuan hila agertu zen Lomas de Zamora hirian, Buenos Aires probintzian. Ofizialki bere buruaz beste egin zuen.[3] Atzean zor ugari utzi zituen eta horrek Batlleren gobernuan benetako lurrikara eragin zuen. Montevideoko Hilerri Nagusian lurpetatuta dago; haren gorpua itsasontziz eraman zuten Montevideora eta jendetza handia harrera egin zion.[4]

Bere bizitzari buruko lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Armas, Dino (2012). Se ruega no enviar coronas (antzerkia). Montevideo : Estuario, 2012. 81 or.
  • Vigil, Mercedes (2000). Una mujer inconveniente : la historia de Irma Avegno (narrazioa). Montevideo: Fin de Siglo, 2000. 156 or.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]