Edukira joan

Irkus Robles-Arangiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irkus Robles-Arangiz
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1937 (86/87 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaManu Robles-Arangiz
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Jasotako sariak

Irkus Robles-Arangiz Bernaola, batzuetan Irkus Robles izenaz ere ezaguna (Begoña, Bilbo, Bizkaia, 1937) euskal artista da. Manu Robles-Arangiz eta Luisa Bernaolaren seme-alabetakoa, bere bizitza Bizkaiko hiriburuan eta Beskoitzen (Lapurdi) garatu da batez ere.

Zurbaran auzoan jaio zen 1937an, gerra garaian

Bere familiaren gorabehera ugariren artean Irkusi Bilbon jaiotzea egokitu zitzaion, Begoñan, Zurbaranen; erresistentziaren alde egiten zuten lanaren jakitun ziren; beren etxean iheslariak ezkutatzen zirela ere bazekiten.

Okupazioa izan zen bere lehen marrazkietarako inspirazio iturria eta zazpi urterekin eskolako lehen saria irabazi zuen. Bestalde, familian artezaletasun handia zegoen. Bilbora itzulita Artes y Oficios izeneko eskolan marrazketa landu zuen José San Sebastián eta Jesús Larrea irakasleekin. Horrez gain antzerkian, dantzan (Olaetarekin) eta kantuan (Soroak laukoarekin) ere aritu zen. 1956an Bilboko enpresa handi batean kartografo lanean hasi zen.

Margolaritzan batez ere 1970eko hamarkadan hasi zen eta hauxe da gehien garatu duen arte esparrua. Beskoitzera 1993an itzulita, bertan du bere estudioa.

Kulturaren munduan Irkus Robles partaide izan den ekimen ugariren artean euskararen irakaskuntza (AEKn irakasle) edo Xiberoko Botza eta Irulegiko irratia euskarazko kateetan egiten dituen kolaborazioak daude.

Lehen erakusketa 1973an aurkeztu zuen Bilbon bertan. Hortik aurrera izen handiko arte galeria askotako hainbat erakusketatan esku hartu du, Euskal Herri osoan (Iruñea, Donostia, Gasteiz, Baiona...) eta kanpoan ere bai: Madrilgo Sokoa eta Cano, Mexikoko Museo nazionala, Caracas...[1]

Margolari postinpresionista dela eta haurtzaroaren oroimenek eragin handia dutela esan daiteke.

Edorta Kortadi kritikariaren arabera Arrue, Flores Kaperotxipi, Martiarena eta Sarriegiren bidea segitzen du, haiek baino hiperrealistagoa delarik. Etxahun-Iruri, Xalbador eta arrantzaleen erretratuak nabarmentzen dira. Tratantes eta Leñador de Irurita ere aipagarriak dira.

Hala ere paisaia da Irkus Robles-Arangiz hoberen mugitzen den esparrua; nekazaritza-eremuetako paisaia sinple eta zuzenak margotu ditu; lan aipagarri batzuk: Altzai, Hondarribia, Camino de Perurena. Arrue anaiak, Valverde eta Montes Iturriotzen estiloetatik hurbil koka daiteke hauetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]