Edukira joan

Irene Angelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Irene Angelo

Bizitza
JaiotzaKonstantinopla, 1181
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaHohenstaufen Castle (en) Itzuli1208ko abuztuaren 27a (26/27 urte)
Hobiratze lekuaKloster Lorch (en) Itzuli
Heriotza modua: arazo puerperala
Familia
AitaIsaak II.a Angelo
AmaIrene Palaiologos
Ezkontidea(k)Roger III of Sicily (en) Itzuli  (1192 (egutegi gregorianoa) -
Filipe Suabiakoa  (1197ko maiatzaren 25a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaAngelos (en) Itzuli
Goiuriko etxea
Jarduerak
Jarduerakerregina

Find a Grave: 9954165 Edit the value on Wikidata

Irene Ángelo, Eirene Angelina, Irene Ángela edo Irene Ángel izenez ere aipatua, geroago María berrizendatua (Konstantinopla, Bizantziar Inperioa 1180/1184 – Hohenstaufen Castle, Alemania, 1208ko abuztuaren 27a) erregina izan zen, Isaac II Ángelo bizantziar enperadorearen, eta beharbada, Herina izeneko bere lehen emaztearen alaba zen, Tornike familiako kidea.[1][2]

1193an Roger III.a Siziliakoarekin ezkondu zen, eta hilabete batzuk geroago hil zen, 1193ko abenduaren 24an. 1194ko abenduaren 29an, alemaniarrek Sizilia inbaditu zutenean, Irene atxilotu egin zuten eta 1197ko maiatzaren 25ean Filipe Suabiakoarekin ezkondu zen, Hohenstaufen.[2][3] Alemanian, María berrizendatu zuten.[1]

Bere aitak, 1195. urtean kargugabetua izan zenak, Filiperi laguntza eskatu zion bere berrezarpenerako. Alejo anaiak, beranduago, Filiperen gortean denboraldi bat eman zuen Laugarren Gurutzada prestatzen. Beraz, eragin goiztiarra izan zuen 1204an Gurutzada Konstantinoplara desbideratzean.

1208ko ekainaren 21ean bere senarra hil ondoren, Irene (haurdun zegoen orduan) Hohenstaufen gaztelura erretiratu zen, gaur egungo Italiara. Han, bi hilabete geroago, abuztuaren 27an, bere bosgarren alaba erditu zuen (Beatriz izenekoa), baina ama-alabak handik gutxira hil ziren.[4] Familiaren mausoleoan lurperatu zuten, Staufengo Lorch monasterioan, alabarekin eta seme-alabekin batera.[5] Bere hilobia, orain suntsituta dagoena, ezin da berreraiki gaur egun.

Honelaxe deskribatu zuen Walther von der Vogelweide-k:

«Arantzarik gabeko arrosa, maleziarik gabeko usoa».

Irenek eta Filipe Suabiakoak bost alaba eta bi seme izan zituzten:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e «Casa de Suabio-Hohenstaufen» bisabuelos.com.
  2. a b Cawley, Charles. (14 de febrero de 2011). «Byzantium (1057- 1204)» Medieval Lands.
  3. Vasiliev, Alexander A.. «Bizancio y los cruzados» Historia del Imperio Bizantino.[Betiko hautsitako esteka]
  4. Irene Angelina von Byzanz. .
  5. «Kloster Lorch im Remstal» Monasterio Lorch.
  6. «Alfonso X el Sabio» Biografías y vidas 2004-2010.
  • Suárez, Luis; Almagro, Martín; Palacio, Vicente; Morales, Francisco (1958). Manual de historia universal: Edades antigua y media 2. Espasa Calpe. or. 687. 

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]