Irawadi
Irawadi ဧရာဝတီမ္ရစ္ (my) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | nazioarteko ibai |
Luzera | 2.170 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°42′35″N 97°29′55″E / 25.709793°N 97.498548°E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 411.000 km² |
Ur-emaria | 13.000 m³/s |
Iturburua | Gyita Qu (en) |
Bokalea () | Andaman itsasoa |
Irawadi[1] (birmanieraz: ဧရာဝတီမ္ရစ္) Myanmarreko ibai nagusia da, herrialdea ipar-hego norabidean zeharkatzen duena. 2.170 kilometro luze da, eta arroak 411.000 kilometro koadroko eremua hartzen du. Ontziz ibil daiteke bere biderik gehienean.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irawadi izena sanskritozko Iravati izenetik letorke, Indiako mitologiaren jainkosa txikiena, edo haren seme Airavataren, Indra (mitologia)Indraren elefantearen, izenetik.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Myanmarko iparraldeko Katxin estatuan du hasiera, Myitkyinatik gertu, Mali eta N'Mai ibaien bilgunean. Mali eta N'Mai hegoaldeko Himalaiatik datoz. Gero iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du Myanmar, eta Andamango itsasora isurtzen da, delta handi bat osatuz.
Ibai nabigagarria da; izan ere, kolonia garaian, "Mandalayerako bideaz" ezizenez ezaguna zen. Gaur egun, ontziek 1.600 kilometroko bidea egin dezakete ozeanotik barnealderantz.
Ibaiadarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen Irawadiren ibaiadar nagusiak, iparraldetik hegoalderantz:
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irawadiren batez besteko emariak (m³/s), Sagaingen neurtuak
15 urtetako datuak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2020/1/4 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).