Iran-Contra
Iran-Contra | |
---|---|
Mota | eskandalu politiko |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Komunikabide | |
Iran-Contra, baita Irangate edota Contragate izenez ezaguna ere, 1985-1987 artean jazotako eskandalu politiko bat izan zen. Honetan, Ameriketako Estatu Batuek ezkutuan eta orduko Ronald Reagan presidentearen administraziopean, Iran-Irak gerra bete-betean zegoela, Irango Gobernuari armak saldu eta Nikaraguako Gobernu Sandinistaren aurka egiteko Contra mugimendua sortu eta ekonomikoki finantziatu zuen. Bi ekintzok, bai arma salmenta nahiz Contraren finantzaketa, aurrez Ameriketako Estatu Batuetako Senatuak debekatuak zituen, hortik eskandaluak are eta ohiartzun handiagoa eragitea.
Irani egindako arma salmentak AEBei 47 milioi dolarretako irabaziak ekarri zizkion, Oliver North estatubatuar militarrak diru hori Suitzako banku kontu sare baten bidez kudeatu zuen, nagusiki Nikaraguako Gobernu Sandinistaren aurka egin eta Contrari babesa emateko.