Ioannis Paraskevopoulos
Ioannis Paraskevopoulos | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1966ko abenduaren 22a - 1967ko apirilaren 3a ← Stefanos Stefanopoulos - Panagiotis Kanellopoulos ⊟
1963ko abenduaren 30a - 1964ko otsailaren 18a ← Georgios Papandreu - Georgios Papandreu ⊟
| |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Theisoa (en) , 1900eko abenduaren 25a | ||||||||
Herrialdea | Grezia | ||||||||
Heriotza | Grezia, 1984ko apirilaren 8a (83 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hezkuntza-maila | Doktoretza | ||||||||
Hizkuntzak | greziera modernoa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea eta bankaria | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Panteion University (en) |
Ioannis Paraskevopoulos (grezieraz: Ιωάννης Παρασκευόπουλος; Lavda, Elide, 1900eko abenduaren 25a – Grezia, 1984ko apirilaren 8a) greziar politikaria eta bankaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1963tik 1964ra eta 1966tik 1967ra.
1963ko abenduaren 30ean jarduneko lehen ministro izendatu zuten, Georgios Papandreu ordezteko. 1964ko otsailaren 18ra arte zuzendu zuen gobernua, Papandreuk botereari berriro ekin zionean. 1966ko abenduaren 22an lehen ministroaren kargua bete zuen berriz ere, Stefanos Stefanopoulosek konfiantza-mozio bat galdu zuenean. 1967ko apirilaren 3an, Panagiotis Kanellopoulosek ordezkatu zuen, Greziako militarrek estatu-kolpe bat eman baino egun batzuk lehenago. Defentsa Nazionaleko ministro ere izan zen aldi horretan.