Edukira joan

Inti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inti
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaViracocha
AmaMama Qucha (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Mama Quilla
Seme-alabakKon (en) Itzuli
Anai-arrebakMama Quilla

Inti Eguzkiaren izen kitxua da, inken mitologian jainkotzat hartua.

Inka Inperioko kitxuek, Eguzkiaren jainkoa, zeruko mailaren lehen tokian zuten, Inti izen sakratuarekin, beranduago, izaera konplexuago eta unibertsalago batetara eboluzionatzen joan zen arren, sorrerako izengabeko jainkoa xurgatu eta Viracocha bihurtzeko, jainkoaren izen osoa zen Apu-Qun-Tiqsi-Wira-Qutra (Apu Kon Titi Wiracocha)ren laburdura, antonomasiagatik, bere erabateko boterearen definizio osoa zena, izen hau, Unibertsoaren sorrera oinarritu zen hiru elementuen gaineko bere botereen zerrenda baino ez baita (ura, lurra eta suaren izaki gailena).

Eguzkiaren jainko berri eta boteretsuago hau, ez zegoen bakarrik bere erresuman. Bere arreba eta emaztea zenak laguntzen zion, inka bati dagokion bezala, Ilargia, maila berean zeruko gortean, Mama Quilla izenarekin.

Eguzkia, urrezko elipsoide baten formarekin irudikatzen zen, non, bere boterearen beste ezaugarri bat bezala, izpiak ager zitezkeen. Ilargiak, zilarrezko diska baten forma errituala zuen.

Inti sortzailea, gurtua zen, baina, beragana, mesede eta laguntzaren bila ere joaten zen, arazoak konpondu eta beharrak asetzeko, berak bakarrik jaioarazi baitzitzakeen uztak, gaixotasunak sendatu eta gizakiak bilatzen duen segurtasuna eman.

Mama Quillari emakumeen grina erlijiosoa lotua zegoen, eta emakumeak ziren bere jarraitzaile leialen erdigunea eratzen zutenak, Quillak baino hobe inork ezin baitzituen ulertu bere nahi eta beldurrak eta bilatutako babesa eman.

Intiren gurtza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Intihuatana (Eguzkia lotzeko lekua) Machu Picchun.

Inti, inkek, eguzkiak euren lurrak elikatzen zituela zekitelako gurtua zen. Inkek, bizitzen laguntzen zieten edozer (natura) eta eguzkiak ematen ziena gurtzen zuten: patatak, artoa, arto morea, ollukoa, etab...

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]