Insectivora
Itxura
Insectivora ugaztun karedun talde bat da. Gaur egun ez da erabiltzen, parafiletikoa baita. Talde honetan sartzen ziren animalia familiak ezin ziren beste ordena batzuetan sartu. Ezaugarri nagusiak plesiomorfikoak dira, hau da, Mammalia klasearen ezaugarri primitiboak: txikiak, oin plantigradoak, gaueko bizitza, hortzeria osoa eta intsektuetan oinarritutako elikadura.
Gaur egungo sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erinaceidae, triku eta antzeko animaliak, Erinaceomorpha ordenaren barruan.
- Soricidae (satitsuak), Talpidae (satorrak) eta Solenodontidae Soricomorpha ordenaren barruan.
- Tenrecidae eta Chrysochloridae Afrosoricida ordenaren barruan.
- Macroscelididae familiak Macroscelidae ordena eratzen du.
- Tupaiidae familia Scandentiaren barruan sailkatzen da.