Inmaculada Arostegi
Inmaculada Arostegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gamiz-Fika eta Fika, 1966 (57/58 urte) |
Herrialdea | Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Johns Hopkins Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | biostatistician (en) eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Inmaculada Arostegi Madariaga (Fika, 1966) matematikaria, irakaslea eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2021etik Ikerketaren arloko errektoreordea da Eva Ferreira errektorearen taldean.[1][2]
Ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Matematika Zientzietan lizentziatura ikasi eta doktore titulua lortu zuen UPV/EHUn,[3] Bioestatistika ere ikasi zuen Osasun Zientzietako masterra eginez Johns Hopkins Unibertsitatean. 2021ean Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa arloko irakasle osoa da Leioako Zientzia eta Teknologia Fakultatean, baita Galdakao-Usansolo Unibertsitate Ospitaleko aholkularia eta Basque Center for Applied Mathematicseko ikertzaile kolaboratzailea.
Irakaslea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere irakaskuntza Estatistika eta Osasun Publikoa arloetan zentratzen da. Zientziaren dibulgazioarekin lotutako jardueretan modu aktiboan parte hartzen du, batez ere, Estatistika eta haren aplikazioak gizartera hurbiltzeko egiten diren horietan.[4][5] UPV/EHUko Gizakiekin lotutako Ikerketetarako Etika Batzordeko kidea izan da (2019-2020).
2014an 'Bioestatistika: oinarrizko ikastaroa' izenburuko liburua argitaratu zuen Arantza Urkaregi Etxeparerekin, liburuak aurretik izan dtuen bi bertsioak eguneratuta.[6]
Ikertzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bioestatistikan ikertzen du, eta bereziki osasun-zerbitzuetako ikerkuntzan du interesa.
Hainbat argitalpen, ikerketa-proiektu, sare, talde eta enpresekin kontratutan parte hartu du, horietako askotan ikertzaile nagusia izanik; baita ere kongresuetan eta nazioarteko jardueren antolakuntzan eskarmentua du.
Zenbait elkarteren barruan sustatu du zientziaren erabilera;
- Kidea da, eta presidentea izan zen 2016 eta 2017 urteen artean Sociedad Española de Bioestadística elkartean (Spanish Regionof the International Biometric Society).
- Zuzendaritzako kidea da 2029tik Sociedad de Estadística e Investigación Operativa elkartean.
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekaia aldizkarian hiru artikulu argitaratu ditu:[7]
- 2014. Eredu aurresaleetako aldagai jarraituen kategorizaziorik hoberena lortzeko metodologia proposamena: aplikazio zehatza medikuntzan. Irantzu Barrio Beraza eta Susana Garcia Gutierrez-ekin.
- 2014. Inputazio tekniken errendimenduaren ebaluazioa bi neurketako luzeranzko datuetan. Urko Aguirre Larracoechea, Inma eta Jose Maria Quintana Lopez-ekin.
- 1999. Osakidetzako ospitaleen Larrialdietako Zerbitzuetan izandako asetasunari buruzko inkesta baten azterketa estatistikoa eta baliagarritasunaren egiaztapena. Arantza Urkaregi Etxepare-rekin.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bioestatistika: oinarrizko ikastaroa. Arantza Urkaregi Etxepare, Inma Arostegi Madariaga UPV/EHU, 2014.
- Bioestatistika (2. argitarapena), UEU, 1991.
- Bioestatistika, UEU, 1985.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arostegi Madariaga, Inmaculada. (2021). Ikerketa arlorako errektoreordea.. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ «Irakasleak - doktoregoak - UPV/EHU» doktoregoak (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arostegi Madariaga, Inmaculada. (2007). ESTUDIO DE LA DISTRIBUCION Y MODELIZACION ESTADISTICA DE LA CALIDAD DE VIDA RESPECTO DE LA SALUD: CUESTIONARIO DE SALUD SHORT FORM -36 (SF-36). UPV/EHU.
- ↑ Arostegi, Inmaculada. (2018-05-03). «Matematikak eguneroko bizitzan / Matemáticas en la vida cotidiana. Matematikak gure osasunaren alde.» bilbao.net (Bilboko udala) (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ «Inmaculada Arostegui: “Estatistika aplikatua beste esparrutan dauden arazoak konpontzeko erabiltzen dugu” #Zientzialari (116)» Zientzia Kaiera 2019-05-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-24).
- ↑ Urkaregi Etxepare, Arantza; Arostegi Madariaga, Inma. (2014). Bioestatistika: oinarrizko ikastaroa. UPV/EHU arg ISBN 978-84-9860-930-1. (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
- ↑ «Inma Arostegi Madariagaren artikuluak. Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Inmaculada Arostegui Google Scholar
- "Inmaculada Arostegi, Josu Amezaga eta Aitziber Mendiguren, 'irakasle bikainak', Docentiaz programak erakusten du irakaskuntza baloratzen hasi dela". Faktoria. (Euskadi Irratia, 2019/06/24)
- «Inmaculada Arostegui: “Estatistika aplikatua beste esparrutan dauden arazoak konpontzeko erabiltzen dugu” #Zientzialari (116)» Zientzia Kaiera 2019-05-24