Informazio teknologia
Informazio teknologia (IT) ordenagailuen datuak edo informazioa gordetzeko, berreskuratzeko, bidaltzeko edo aldatzeko erabilera da[1], batzuetan negozioen edo beste enpresen testuinguruan. IT informazio eta komunikazio teknologiaren (IKT) azpimultzoa da[2]. Informazio teknologiako sistema (IT sistema), orokorrean, izan daiteke pertsona-talde mugatu batez bideratuta dagoen informazio, komunikazio edo, zehazki esanda, konputagailu sistema bat, hardware, software eta periferiko guztien ekipamendua daukana[3], eta IT proiektuak, normalean, sistema informatiko bat martxan jartzeari eta ezartzeari egiten dio erreferentzia[4]. IT sistemak ezinbestekoak dira datuen kudeaketa eraginkorra errazteko, komunikazio-sareak hobetzeko eta hainbat industriaren antolakuntza-prozesuei laguntzeko. IT proiektu arrakastatsuek plangintza zorrotza eta etengabeko mantentze-lanak behar dituzte funtzionalitate hoberena eta antolakuntzako helburuekin lerrokatzea bermatzeko[5].
Gizakiek, Mesopotamiako sumertarrak idazketa garatu zutenetik (K.a. 3000 urtean gutxi gorabehera), datuak gorde, bidali eta aldatu dituzte[6]. Hala ere, informazio teknologia terminoa, bere zentzu modernoan, lehen aldiz 1958an agertu zen Harvard Bussiness Review aldizkarian argitaratutako artikulu batean; Harold J. Leavitt-ek eta Thomas L. Whisler-ek adierazi zuten: «Teknologia berriak ez dauka oraindik hitz zehatz bat finkaturik; informazioaren teknologia (IT) deituko diogu»"[7]. Haien definizioak hiru kategoria ditu: prozesatze-teknikak, metodo estatistiko eta matematikoen aplikazioa erabakiak hartzeko, eta goi mailako pentsamenduaren simulazioa programa informatikoen bidez[7].
Terminoa ordenagailuen eta sare informatikoen sinonimo gisa erabili ohi da, baina informazioa banatzeko beste teknologia batzuk ere hartzen ditu barne, hala nola telebista eta telefonoak. Ekonomia baten barruan, hainbat produktu edo zerbitzu informazio teknologiarekin lotuta daude, besteak beste, ordenagailuen hardwarea, softwarea, elektronika, erdieroaleak, interneta, telekomunikazio ekipoak eta merkataritza elektronikoa[8][Oh 1].
Konputazioari laguntzeko makinak milaka urtez erabili izan dira. Antiziterako mekanismoa, K.a. lehen mendean sortua, lehen ordenagailu analogiko ezaguna da, eta lehen engranaje mekanismoa ere izan zen. Erabilitako prozesatzeko eta biltegiratzeko teknologian oinarrituta, lau garai bereizi ditzakegu IT-ren garapenean: aurre-mekanikoa (K.a. 3000-K.a. 1450), mekanikoa (1450-1840), elektromekanikoa (1840-1940) eta elektronikoa (1940-gaur egun arte)[10].
Konputagailu teknologiaren historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informatikaren ideiak 1950eko hamarkada baino lehen aipatu ziren lehen aldiz Massachusetts Institute of Technology (MIT) eta Harvard Unibertsitatean, non zirkuitu informatikoz eta zenbakizko kalkuluz eztabaidatu eta pentsatzen hasi baitziren. Denborak aurrera egin ahala, informazio teknologien eta informatikaren arloa konplexuagoa bihurtu zen, eta datu gehiago prozesatzeko gai izan zen. Erakunde ezberdinetatik artikulu jakintsuak argitaratzen hasi ziren[11].
Informatika garaiaren hasieran, Alan Turing, J. Presper Eckert eta John Mauchly teknologia informatikoaren aitzindari nagusietako batzuk izan ziren 1900eko hamarkadaren erdialdean. Lortutako garapenengatik hain meritua eman zitzaien, ezen ahalegin gehienak lehen ordenagailu digital diseinatzera bideratu baitzituzten. Horrekin batera, adimen artifizial (AA) gisako gaiak ere lantzen hasi ziren, bada, Turing garai hartako teknologia hori zalantzan jartzen hasi baitzen[12].
Kalkuluei laguntzeko, milaka urtez erabili izan dira gailuak, hasiera batean, ziurrenik, zenbaketa-makila bat baino ez[13] Antiziterako mekanismoa, K.a. I. mendearen hasiera ingurukoa, orokorrean ezagutzen den lehengo ordenagailu analogiko mekanikotzat hartzen da, eta ezagutzen den engranaje-mekanismorik zaharrena[14]. XVI. mendera arte, Europan, ez zen engranaje pareko gailurik sortu, eta, 1645era arte, ez zen garatu oinarrizko lau eragiketa aritmetikoak egiteko gai den lehen kalkulagailu mekanikorik[15].
Ordenagailu elektronikoak, erreleak edo balbulak erabiltzen zituztenak, 1940ko hasieran agertu ziren. Zuse Z3 elektromekanikoa, 1941ean sortua, munduko lehen ordenagailu programagarria izan zen, eta estandar modernoak informatikako makina osotzat har zitekeen lehen makina. Colossus, Bigarren Mundu Gerran alemaniarren mezuak deszifratzeko garatu zen makina, lehenengo ordenagailu elektroniko digitala izan zen. Bigarren Mundu Gerran, Colossusek Alemaniako mezuak deszifratzeko lehen ordenagailu digital elektronikoa garatu zuen. Programagarria izan arren, ez zen helburu orokorretara bideratua, zeregin bakarra egiteko diseinatuta baitzegoen, eta bere programa memorian gordetzeko gaitasunik ere ez zuen; programazioa barne kableatuak aldatzeko lokiak eta etengailuak erabiliz egiten zen[16]. Biltegiratutako programa zuen lehen ordenagailu digital modernoa Manchester Baby izan zen, zeinak bere lehen programa 1948ko ekainaren 21ean jarri zuen martxan[17].
1940ko hamarkadaren amaieran transistoreen garapenak Bell Laborategietan, ordenagailu belaunaldi berriak energia kontsumoa asko murriztuz diseinatzea ahalbidetu zuen. Eskuragarri egon zen lehen konputagailu programa komertziala, Ferranti Mark I-a, 4050 balbula eta 25 kilowatt-eko kontsumo potentzia zuen. Alderatuz, Manchesterko Unibertsitatean garatu, eta 1953ko azarorako martxan zegoen lehen trantsistorizatutako ordenagailuak 150 watt baino ez zituen kontsumitzen bere azken bertsioan[18].
Erdieroaleen teknologian, beste hainbat aurrerapen hauek dira: 1955ean, Jack Kilby-k Texas Instruments-en eta Robert Noyce-k Fairchild Semiconductor-en 1959an asmatutako zirkuitu integratua (ZI); 1955ean, silizio dioxidoaren gainazalen pasibazioa Carl Frosch eta Lincoln Derick-ek[19]; 1957an, silizio dioxidozko lehen transistore planarrak Frosch eta Derick-ek[20]; Bell Lab. taldeak egindako MOSFET (Metal oxido erdieroalezko eremu-efektuko transistorea) erakustaldia[21][22][23][24]; 1959an, Jean Hoerniren prozesu planarra[25][26][27], eta, 1971n, Ted Hoff-ek, Federico Faggin-ek, Masatoshi Shima-k eta Stanley Mazorrek Intelen asmatu zuten mikroprozesadorea. Asmakizun garrantzitsu horiek ekarri zuten ordenagailu pertsonalaren (PC) garapena 1970eko hamarkadan, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiaren (IKT) agerpena[28].
1984. urtean, National Westminster Bank Quarterly Reviewen arabera, informazio-teknologia terminoa honela berdifinitu zen: «Kable bidezko telebistaren garapena telekomunikazioen eta informatika teknologiaren konbergentziari esker egin zen (... orokorrean, Britainia Handian informazio teknologia izenez ezagutzen da)». Gero, 1990ean, terminoa, Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundearen (ISO) dokumentuetan hasten gara ikusten[29].
XXI. menderako, teknologiaren berrikuntzek mundua irauli dute, jendeak lineako zerbitzu ezberdinetara sartzeko aukera izan baitzuen. Horrek lan egiteko modua izugarri aldatu du, bada, AEBko langileen ehuneko hogeita hamarrek lanbide horretako karrerak baitzituzten. 136,9 milioi pertsona zeuden Internetera zuzenean konektatuta; hori 51 milioi etxeren baliokide zen[30]. Internetekin batera, teknologia mota berriak ere sartzen ari ziren mundu osoan, eta horrek eraginkortasuna hobetu, eta gauzak erraztu ditu mundu osoan.
Gizartea iraultzen duen teknologiarekin batera, milioika prozesu egin zitezkeen segundotan. Komunikazioan ere, berrikuntzak erabakigarriak izan ziren, jendea telefono-lineen eta kableen bidez komunikatzeko ordenagailuen mende egoten hasi baitzen. Posta elektronikoaren garapena, iraultzailetzat hartu zen: «munduko parte bateko enpresek posta elektronikoz komunika daitezke munduko beste leku bateko hornitzaile eta erosleekin...»[31].
Jendearena ez ezik, ordenagailuek eta teknologiak marketinaren industria ere irauli dute, eta, ondorioz, produktuen erosle gehiago lortu ditu. 2002. urtean, estatubatuarrek, Interneten bakarrik, 28.000 milioi dolar gainditu zuten salgaietan, eta, hamarkada bat geroago, 289.000 milioi dolar saltzen zituen merkataritza elektronikoak[31]. Ordenagailuak, egunetik egunera sofistikatuagoak diren heinean, gero eta gehiago erabiltzen dira XXI. mendean, jendearen menderakuntza haienganako handiagoa delako.
Datu elektronikoen prozesaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu-biltegiratzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo konputagailu elektronikoek, Colossus adibidez, zinta zulatua erabiltzen zuten, paper-zerrenda luze bat non datuak zuloen bitartez adierazten ziren; gaur egun erabiltzen ez den teknologia da[32]. Datuen biltegiratze elektronikoa, ordenagailu modernoetan erabiltzen dena, Bigarren Mundu Gerratik dator, radar-seinaleen anabasa kentzeko atzerapen-lerroaren memoria-modu bat garatu zenean; haren lehen aplikazio praktikoa merkurioaren atzerapen-lerroa izan zen[33]. Ausazko sarbide digitaleko lehen biltegiratze gailua Williams hodia izan zen, izpi katodikoen hodi estandar batean oinarritzen zena[34]. Hala ere, bertan gordetako informazioa eta atzerapen-lerroaren memoria aldakorra zen, eta etengabe freskatu behar zen; beraz, energia eten ondoren galdu egiten zen. Konputagailuen biltegiratze ez-hegazkorraren formarik zaharrena danbor magnetikoa izan zen, 1932an asmatua[35] eta Ferranti Mark 1-en erabilia, munduan merkatuan eskuragarri jarri zen erabilera orokorreko lehen ordenagailu elektronikoa[36]
1956an, IBMk lehen disko gogorra aurkeztu zuen 305 RAMAC sistema informatikoaren osagai gisa[37]:6. Gaur egun, datu digital gehienak, oraindik, magnetikoki gordetzen dira disko gogorretan, edo optikoki CD-ROMetan adibidez[38]:4–5. 2002ra arte, informazio gehiena gailu analogikoetan gordetzen zen, baina, urte hartan, biltegiratze digitalaren ahalmenak lehen aldiz gainditu zuen analogikoa. 2007. urteaz geroztik, mundu osoan gordetako datuen ia % 94 digitalki gordetzen zen[39]; % 52 disko gogorretan; % 28 gailu optikoetan, eta % 11 zinta magnetiko digitalean. 1986an, gailu elektronikoetan informazioa gordetzeko mundu osoko gaitasuna 3 exabyte baino gutxiago izatetik, 2007an 295 exabyte izatera pasa zela kalkulatu da[40], bikoiztuz, gutxi gorabehera, hiru urtean behin[41].
Datu-baseak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu-baseak kudeatzeko sistemak (DMS) 1960ko hamarkadan sortu ziren datu kopuru handiak zehaztasunez eta azkar gordetzearen eta berreskuratzearen arazoari aurre egiteko. Hasierako sistema hori IBMren Informazioa Kudeatzeko Sistema (IMS) izan zen[42], 50 urte baino gehiago geroago oraindik ere erabiltzen dena[43]. IMSk hierarkikoki gordetzen ditu datuak[42], baina, 1970eko hamarkadan, Ted Codd-ek multzoen teorian, predikatuen logikan eta taula, errenkada eta zutabeen kontzeptu ezagunetan oinarritutako beste biltegiratze erlazional-eredua proposatu zuen. 1981ean, Oracle-k lehen datu-base erlazionalak kudeatzeko sistema (RDBMS) komertziala kaleratu zuen[44].
DMS guztiak osagaiz osatuta daude, zeinak, osotasuna mantenduz, gordetzen dituzten datuetara erabiltzaile askok aldi berean atzitzea ahalbidetzen duten[45]. Datu-base guztiak amankomunak dira puntu batean: dauzkaten datuen egitura datuetatik bereizita definitu eta gordetzen direla datu-basearen eskema batean[42].
Azken urteotan, datuak irudikatzeko, markatze-lengoaia hedagarria (XML) formatu ezaguna bihurtu da. XML datuak fitxategi-sistema arruntetan gorde daitezkeen arren, normalean, datu-base erlazionaletan eduki ohi dira haien esfortzu teoriko nahiz praktikoa urteetan egiaztatutako inplementazio sendoa aprobetxatzeko[46]. Markatze Lengoaia Orokor Estandarraren (SGML) bilakaera gisa, XML testuan oinarritutako egiturak makinek zein gizakiek irakurtzeko moduko abantaila eskaintzen dute[47].
Datu berreskurapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu-baseen modelo erlazionalak programazio lengoaia independente bat aurkeztu zuen (ingelesez: Structured Query Language, SQL) aljebra erlazionalean oinarrituta. «Data» eta «informazio» hitzak ez dira sinonimoak. Biltegiratutako edozer da datu, baina, antolatzen badugu eta esanahi bat ematen badiogu, orduan, informazio bilakatzen da. Munduko datu gehienak desantolatuta eta gailu fisiko desberdinetan kokatuta daude. Datu biltegiak 1980ko hamarkadan garatzen hasi ziren arazo hau ekiditeko.
Datu-transmisioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu-transmisioak hiru alderdi ditu: igorpena, hedapena eta harrera[48]. Oro har, irrati-difusio gisa sailka daiteke informazioa beherantz eta norabide bakarrean transmititzen duenean, edo, telekomunikazio gisa, bi norabidetan transmititzen duenean: beherantz eta gorantz[41]. 2000ko hamarkadaren hasieratik, XML gero eta gehiago erabili da datuak trukatzeko baliabide gisa[49], batez ere makinetara zuzendutako interakzioetarako, hala nola webera zuzendutako SOAP (Simple Object Access Protocol) gisako protokoloetan parte hartzen dutenentzat[47], iragankorrak diren datuak deskribatuz atsedenean daudenak baino gehiago[49].
Datu-manipulazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilbert eta Lopez aldaketa teknologiko esponentzial batez konturatu ziren (Mooreren legea gisako zerbait):
- Erabilera zehatzetarako datuak biltegiratzeko gailuen ahalmena 14 hilabetero bikoiztuz joan zen 1986 eta 2007ren artean.
- Erabilera normaleko gailuen ahalmena 18 hilabetero bikoiztuz joan zen bi hamarkada beretan.
- Telekomunikaziorako kapazitate mundiala 40 hilabete behar izan zituen bikoizteko (3 urtez behin).
- Zabaldutako informazioa 12,3 urtetik behin bikoiztu egin zen[41].
Datu kantitate izugarriak biltegiratzen dira egunero, baina antolatu eta eraginkortasunez aurkeztu ezin dena datu hilobi deritzonetan katalogatzen da[50]. Arazo horri aurre egiteko, datu-meatzaritzaren eremua —datu kopuru handietatik eredu eta ezagutza interesgarriak ezagutzeko prozesua[51]―, 1980ko hamarkadan agertu zen[52].
Perspektiba
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Perspektiba akademikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Testuinguru akademikoan, ingelesez Association for Computing Machinery elkarteak honela definitzen du ITa: «ikasleak prestatzeko gradu programa bat, negozioen informatika teknologiaren beharrak, gobernuak, mediku zentroak eta beste erakunde mota batzuetarako». ITko aditua erakunde batentzako hardware eta software egokia aukeratzeaz arduratzen da.
Perspektiba komertziala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informazio teknologiaren arloko enpresak «teknologia sektore» edo «industria teknologia» izenez ezagutzen dira[53][54][55]. Konpainia askok informatika sare eta negozioen beste arlo teknikoak kudeatzeko sailak dituzte orain.
Negozioaren testuinguruan, Informazio Teknologiaren Amerikako Elkarteak (ingelesez Information Technology Association of America) ITa «ordenagailuetan oinarritutako informazio sistemen azterketa, diseinua, garapena, aplikazioa, ezarpena, laguntza edo kudeaketa» gisa definitu du.
-
Enplegu banaketa sistema informatikoen diseinuan eta erlazionatutako zerbitzuetan, 2011
-
Enplegu banaketa sistema informatikoetan eta erlazionatutako zerbitzu industrialen diseinuan, 1990-2011
-
Enplegu hazkuntza eta soldata sistema informatikoen diseinuan eta erlazionatutako zerbitzuetan, 2010-2020
-
Aukeratutako lanpostuen ehuneko aldaketa enplegu informatikoen sistemetan eta haiekin lotutako zerbitzuetan, 2010-2020
-
Aukeratutako industrietan urteko batez besteko ehuneko aldaketa irteera eta enpleguetan, 2010-2020
Perspektiba etikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Informazio etikaren eremua Norbert Wiener matematikariak abiarazi zuen 1940ko hamarkadan. Informazioaren teknologiaren erabilerarekin lotutako zenbait arazo etiko hauek dira:
- Egile eskubideen urraketa baimenik gabe fitxategiak deskargatzea
- Enpresariek bere langileen posta elektronikoa eta Interneteko beste erabilera batzuk kontrolatzea
- Zabor-posta sortzea
- Pirata informatikoak Sareko datu-baseetara sartzea
- Webguneek erabiltzaileen jarduerak kontrolatzeko cookieak edo spyware-ak instalatzea
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cosker, Glynn. (2023). «What Is Information Technology? A Beginner"s Guide to the World of IT» Technology Blog, Rasmussen University..
- ↑ (Ingelesez) Computer Technology Definition. .
- ↑ «Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak - Zer da?» www.euskadi.eus 2017-01-11 (Noiz kontsultatua: 2024-02-07).
- ↑ Forbes Technology Council, 16 Key Steps To Successful IT Project Management, published 10 September 2020, accessed 23 June 2023
- ↑ Hindarto, Djarot. (2023-08-30). «The Management of Projects is Improved Through Enterprise Architecture on Project Management Application Systems» International Journal Software Engineering and Computer Science (IJSECS) 3 (2): 151–161. doi: . ISSN 2776-3242..
- ↑ Butler, Jeremy G.. A History of Information Technology and Systems. University of Arizona.
- ↑ a b Leavitt, Harold J.; Whisler, Thomas L.. (1958). «Management in the 1980s» Harvard Business Review 11..
- ↑ Chandler, Daniel; Munday, Rod. (2011-02-10). A Dictionary of Media and Communication. Oxford University Press ISBN 978-0199568758...
- ↑ Ralston, Hemmendinger & Reilly 2000, 869 orr. .
- ↑ «Informazio Teknologia Berriei Buruzko Mintegia - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-26).
- ↑ Slotten, Hugh Richard. (2014-01-01). The Oxford Encyclopedia of the History of American Science, Medicine, and Technology. Oxford University Press doi: . ISBN 978-0-19-976666-6..
- ↑ Henderson, H. (2017). computer science. In H. Henderson, Facts on File science library: Encyclopedia of computer science and technology. (3rd ed.). [Online]. New York: Facts On File.
- ↑ Schmandt-Besserat, Denise. (1981). «Decipherment of the earliest tablets» Science 211 (4479): 283–285. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 17748027. Bibcode: 1981Sci...211..283S...
- ↑ Wright 2012, 279 orr. .
- ↑ Chaudhuri 2004, 3 orr. .
- ↑ Lavington 1980, 11 orr. .
- ↑ Enticknap, Nicholas. (Summer 1998). «Computing"s Golden Jubilee» Resurrection (20) ISSN 0958-7403...
- ↑ Cooke-Yarborough, E. H.. (June 1998). «Some early transistor applications in the UK» Engineering Science & Education Journal 7 (3): 100–106. doi: . ISSN 0963-7346...
- ↑ Lincoln, Derick; Frosch, Carl J.. Oxidation of semiconductive surfaces for controlled diffusion. .
- ↑ (Ingelesez) Frosch, C. J.; Derick, L. (1957). «Surface Protection and Selective Masking during Diffusion in Silicon» Journal of the Electrochemical Society 104 (9): 547. doi: ..
- ↑ KAHNG, D.. (1961). «Silicon-Silicon Dioxide Surface Device» Technical Memorandum of Bell Laboratories: 583–596. doi: . ISBN 978-981-02-0209-5..
- ↑ Lojek, Bo. (2007). History of Semiconductor Engineering. Berlin, Heidelberg: Springer-Verlag Berlin Heidelberg, 321 or. ISBN 978-3-540-34258-8..
- ↑ (Ingelesez) Ligenza, J.R.; Spitzer, W.G.. (1960). «The mechanisms for silicon oxidation in steam and oxygen» Journal of Physics and Chemistry of Solids 14: 131–136. doi: . Bibcode: 1960JPCS...14..131L..
- ↑ Lojek, Bo. (2007). History of Semiconductor Engineering. Springer Science & Business Media, 120 or. ISBN 9783540342588..
- ↑ Lojek, Bo. (2007). History of Semiconductor Engineering. Springer Science & Business Media, 120 & 321–323 or. ISBN 9783540342588..
- ↑ Bassett, Ross Knox. (2007). To the Digital Age: Research Labs, Start-up Companies, and the Rise of MOS Technology. Johns Hopkins University Press, 46 or. ISBN 9780801886393..
- ↑ US 3025589 Hoerni, J. A.: "Method of Manufacturing Semiconductor Devices" filed May 1, 1959
- ↑ Advanced information on the Nobel Prize in Physics 2000. June 2018.
- ↑ Information technology. (2003). In E.D. Reilly, A. Ralston & D. Hemmendinger (Eds.), Encyclopedia of computer science. (4th ed.).
- ↑ Stewart, C.M. (2018). Computers. In S. Bronner (Ed.), Encyclopedia of American studies. [Online]. Johns Hopkins University Press.
- ↑ a b Northrup, C.C. (2013). Computers. In C. Clark Northrup (Ed.), Encyclopedia of world trade: from ancient times to the present. [Online]. London: Routledge.
- ↑ Alavudeen & Venkateshwaran 2010, 178 orr. .
- ↑ Lavington 1998, 1 orr. .
- ↑ «Early computers at Manchester University» Resurrection 1 (4) Summer 1992 ISSN 0958-7403...
- ↑ «Magnetic drum» Virtual Exhibitions in Informatics..
- ↑ The Manchester Mark 1. University of Manchester..
- ↑ Khurshudov, Andrei. (2001). The Essential Guide to Computer Data Storage: From Floppy to DVD. Prentice Hall ISBN 978-0-130-92739-2...
- ↑ Wang, Shan X.; Taratorin, Aleksandr Markovich. (1999). Magnetic Information Storage Technology. Academic Press ISBN 978-0-12-734570-3...
- ↑ Wu, Suzanne. «How Much Information Is There in the World?» USC News (University of Southern California)..
- ↑ Hilbert, Martin; López, Priscila. (1 April 2011). «The World"s Technological Capacity to Store, Communicate, and Compute Information» Science 332 (6025): 60–65. doi: . PMID 21310967. Bibcode: 2011Sci...332...60H...
- ↑ a b c «Americas events – Video animation on The World"s Technological Capacity to Store, Communicate, and Compute Information from 1986 to 2010» The Economist.
- ↑ a b c Ward & Dafoulas 2006, 2 orr. .
- ↑ Olofson, Carl W.. (October 2009). A Platform for Enterprise Data Services. IDC..
- ↑ Ward & Dafoulas 2006, 3 orr. .
- ↑ (Ingelesez) Silberschatz, Abraham. (2010). Database System Concepts. McGraw-Hill Higher Education ISBN 978-0-07-741800-7...
- ↑ Pardede 2009, 2 orr. .
- ↑ a b Pardede 2009, 4 orr. .
- ↑ Weik 2000, 361 orr. .
- ↑ a b Pardede 2009, xiii orr. .
- ↑ Han, Kamber & Pei 2011, 5 orr. .
- ↑ Han, Kamber & Pei 2011, 8 orr. .
- ↑ Han, Kamber & Pei 2011, xxiii orr. .
- ↑ «Technology Sector Snapshot» The New York Times.
- ↑ Our programmes, campaigns and partnerships. TechUK.
- ↑ Cyberstates 2016. CompTIA.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Geroago, IT terminoaren aplikazio zabalagoari buruz, Keary-k honako hau dio: «Bere jatorrizko aplikazioan IT egokia zen teknologien konbergentzia deskribatzeko datuen biltegiratze, berreskuratze, prozesatu eta hedapenaren eremu zabalean. Termino kontzeptualak balio handikoa izan nahi duen izatera bihurtu da, baina definizioa indartu gabe ... IT terminoak funtsik falta du edozein funtzio, diziplina edo karguren izenari aplikatzen zaionean»[9]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alavudeen, A.; Venkateshwaran, N.. (2010). Computer Integrated Manufacturing. PHI Learning ISBN 978-81-203-3345-1..
- Chaudhuri, P. Pal. (2004). Computer Organization and Design. PHI Learning ISBN 978-81-203-1254-8..
- Han, Jiawei; Kamber, Micheline; Pei, Jian. (2011). Data Mining: Concepts and Techniques. Morgan Kaufmann ISBN 978-0-12-381479-1..
- Lavington, Simon. (1980). Early British Computers. Manchester University Press ISBN 978-0-7190-0810-8..
- Lavington, Simon. (1998). A History of Manchester Computers. The British Computer Society ISBN 978-1-902505-01-5..
- Pardede, Eric. (2009). Open and Novel Issues in XML Database Applications. Information Science Reference ISBN 978-1-60566-308-1..
- Encyclopedia of Computer Science. Nature Publishing Group ISBN 978-1-56159-248-7..
- van der Aalst, Wil M. P.. (2011). Process Mining: Discovery, Conformance and Enhancement of Business Processes. Springer ISBN 978-3-642-19344-6..
- Ward, Patricia; Dafoulas, George S.. (2006). Database Management Systems. Cengage Learning EMEA ISBN 978-1-84480-452-8..
- Weik, Martin. (2000). Computer Science and Communications Dictionary. 2 Springer ISBN 978-0-7923-8425-0..
- Wright, Michael T.. (2012). Explorations in the History of Machines and Mechanisms: Proceedings of HMM2012. Springer, 279–292 or. ISBN 978-94-007-4131-7..
Gainerako irakurketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Information Technology and the Corporation of the 1990s. Oxford University Press..
- Gitta, Cosmas and South, David (2011). Southern Innovator Magazine Issue 1: Mobile Phones and Information Technology: United Nations Office for South-South Cooperation. ISSN 2222-9280.
- Gleick, James (2011).The Information: A History, a Theory, a Flood. New York: Pantheon Books.
- Price, Wilson T.. (1981). Introduction to Computer Data Processing. Holt-Saunders International Editions ISBN 978-4-8337-0012-2...
- Shelly, Gary, Cashman, Thomas, Vermaat, Misty, and Walker, Tim. (1999). Discovering Computers 2000: Concepts for a Connected World. Cambridge, Massachusetts: Course Technology.
- Webster, Frank, and Robins, Kevin. (1986). Information Technology — A Luddite Analysis. Norwood, NJ: Ablex.