Edukira joan

Indiar Gerrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Indiar Gerrak
Irudia
Motaseries of wars (en) Itzuli
Denbora-tarte1609 - 1924
KokalekuIpar Amerika
Parte-hartzaileak

Indiar Gerrak Estatu Batuetako gobernuaren, Kanadako gobernuaren eta kolono zurien eta Ipar Amerikako amerindiarren arteko gatazka eta gerra txikien multzoa da. Europar kolonoen eta Kanada eta Estatu Batuak sortzera eraman zuten gerrak ere multzoan sartzen dira.

Ameriketako Estatu Batuetako historiografiak "Indiar Gerrak" gisa aipatzen dituen arren, "Amerindiar Gerrak" zuzenago izango litzateke.

Ipar Amerikako gerra hauek, garai kolonialetatik Wounded Kneeko sarraskira eta 1890ean AEBko mugaren behin betiko ezarpenera arte hedatzen direnak, oro har, bertako herri indigenen konkista eta derrigorrezko kultura-asimilazioarekin edo erreserbetan nahitaez kokatzearekin amaitu ziren. Amerindiarren kopurua milioi erdi baino gutxiagora murriztu zen XIX. mendean, gaixotasun infekziosoengatik, Europarekiko gatazkengatik, tribuen arteko gerrengatik, asimilazioagatik, Kanadarako eta Mexikorako migrazioagatik eta jaiotza-tasen jaitsieragatik. Esploratzaile eta merkatari europarrek transmititutako gaixotasun infekziosoak izan ziren kausa nagusia.[1][2]

Estatu Batuetako indigenak kultura ezberdinen multzo bat izan ziren (eta izaten jarraitzen dute), beren historia propioekin. Europako eta Estatu Batuetako kolonoen aurkako indigenen gerra ezberdinetan zehar, ez zuten alde bateratu bakar bat osatu, ezta kausa berengatik borrokatu ere. Hainbat modutara antolatutako gizarteetan bizi zirenez, Ipar Amerikako indigenek tokian-tokian hartzen zituzten gerrari eta bakeari buruzko erabakiak, nahiz eta batzuetan aliantza formalizatuen parte gisa borrokatu zitezkeen, hala nola Irokes Konfederazioan, edo Tecumseh bezalako lider karismatikoek inspiratutako aldi baterako konfederazioetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Flight, Colette. (2011-2-17). «Smallpox: Eradicating the Scourge» BBC.
  2. (Ingelesez) Aufderheide, Arthur C.; Rodríguez-Martín, Conrado; Langsjoen, Odin. (1998). The Cambridge Encyclopedia of Human Paleopathology. Cambridge University Press, 205 or. ISBN 978-0-521-55203-5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.