Edukira joan

Inés Erazo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inés Erazo
Bizitza
Jaiotza1918 (105/106 urte)
Herrialdea Txile
Familia
Ezkontidea(k)Enrique Kirberg (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksufragista

Ines Erazo de Kirberg (San Felipe, Txile, 1918) musikari, feminista eta aktibista txiletarra da. Bere herrialdean emakumeen sufragioa ahalbidetu zuen mugimendu politikoan parte hartu zuen.[1] Emakume Demokratikoen Elkartea sortu zuen, Pinocheten diktadurako presoen familiei laguntzeko erakundea.

Klase ertain aberatseko familia batean hazi zen, etxeko langileak zituena.[2]

Txikitatik literaturarekiko eta irakurketarekiko interesa agertu zuen. Emakumeek Europan botoa lortzeko egiten zuten borroka irakurtzen zuen prentsan.

14 urterekin, Valparaisoko San Felipe Kontserbatoriora jo zuen pianoa ikastera.

Ikasketekiko interesa izan arren, emakume izateagatik lanean hasi behar izan zuen, bere neba gizonezkoek eskolan jarraitzen zuten bitartean. Seigarren urtera arte baino ez zen iritsi ikastetxean, eta banku batean hasi behar izan zuen lanean.[3]"Ama oso pertsona ona zen, baina erabaki zuen nik, emakume gisa, lan egin behar nuela nire neba gizonezkoek karrera bat izan zezaten. Emakumearekiko matxismoa neure haragian sufritu nuen”, adierazi zuen elkarrizketa batean 2021ean.[2]

Enrique Kirberg akademiko eta PCko militantearekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. Ñuñoara joan zen bizitzera, Santiago hirira. 2022an, komuna horretako Udal Kontseiluak alaba ospetsu izendatu zuen.[4]

Ibilbide politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso gaztetatik agertu zuen politikarekiko, ezberdintasun baldintzekiko eta emakumeak gizartean duen rolarekiko interesa.[2]

Ines Erazok Txilen emakumeen botoa ahalbidetu zuen mugimenduan parte hartu zuen.

17 urte zituela, Constance Alexandrerekin batera —Tancredo Pinochet Le-Brun kazetari eta politikari txiletarraren emaztea—, «Faxismoaren aurkako emakumeak» kolektiboa sortu zuen, Europako gerraren biktimei laguntzeko.[2]

1934ko udal-hauteskundeetan emakumeen botoa onartu ostean, beste kide batzuekin batera antolatzen hasi zen, boto unibertsala lortzeko eta herrialdean emakumeen eskubideak zabaltzea lortzeko beharraz informatzeko eta ikusarazteko.[3] Elena Caffarena abokatu sufragistaren eragin handia izan zuen.[3] Emakumeen boto unibertsala 1949an onartu zen.

Txileko ordezkaritzaren parte izan zen 1963ko Emakumeen Munduko Kongresuan, Moskun.

1973an, Txileko Estatu kolpearen ondoren, senarra eta semea atxilotu zituzten; lehena bi urterako preso politikoa izan zen, Dawson uhartean. Horrek bultzatu zuen Emakume Demokratikoak taldea sortzera, familien eta preso politikoen arteko lotura gisa, laguntza ekonomikoa emateaz gain.[1] Taldeak funtzionatzen jarraitzen du.

Ameriketako Estatu Batuetan eta Uruguain bizi izan zuen erbestea, Txilera itzuli aurretik, 1989an.

2021ean Inesek Gabriel Boricen kanpaina presidentzialean parte hartu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]