Edukira joan

Imina

Wikipedia, Entziklopedia askea

Imina talde funtzionala edo konposatu kimikoa da zeinetan karbono eta nitrogeno atomo bana lotura bikoitzez lotuta dauden. Nitrogenoa hidrogeno bati edo talde organiko bati lotuta egon daiteke. Karbonoa bi lotura bakun ditu[1][2]. Imina terminoa Albert Ladenburg kimikari alemanak sortu zuen 1833an[3]

Iminen egitura orokorra

Iminak amoniakoak edo amina primario batek zetona batekin edo aldehido batekin erreakzionatzean sortzen dira.

Imina eratzeko aldehidoaren edo zetonaren karbonilo elektroizaleari aminaren adizio nukleozalea gertatzen zaio. Hala, hemiaminal bat eratzen da bitarteko gisa, eta, ondoren, ur-molekula bat galtzen du imina sortzeko.

Erreakzioak katalisi azidoa eskatzen du normalean. Gainera, oreka-erreakzioa denez produktua lortzeko, ura ezabatu egin behar da erreakzio-ingurunetik, azeotropikoki edo agente deshidratatzaileen bidez.

Iminak errazago sortzen dira karbono-nitrogeno lotura bikoitzaren eta ordezkatzaile baten (normalean, arilo taldeak) arteko konjokaketa dagoenean. Kasu horietan, imina nahikoa egonkorra da.

Erabilera asko dituzten iminek kimika organikoan, hala nola:

Naturan ere arruntak dira. Adibidez, B6 bitaminak aminoazidoen desaminazioa eragiten du iminak sortuaz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/es/imina. .
  2. March, Jerry, 1929-1997.. (1985). Advanced organic chemistry : reactions, mechanisms, and structure. (3rd ed. argitaraldia) Wiley ISBN 0-471-88841-9. PMC 10998226. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
  3. (Ingelesez) Ladenburg, A.. (1883). «Ueber die Imine» Berichte der deutschen chemischen Gesellschaft 16 (1): 1149–1152.  doi:10.1002/cber.188301601259. ISSN 1099-0682. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]