Ilze Jaunalksne
Ilze Jaunalksne | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jūrmala, 1976ko azaroaren 19a (48 urte) |
Herrialdea | Letonia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Letoniako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | letoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Ilze Jaunalksne (Jūrmala, Letonia, 1976ko azaroaren 19a) letoniar kazetaria eta idazlea da. Unibertsitate-ikasketak amaitu zituenetik Latvijas Televizija Letoniako telebista kate publikoan egiten du lan. Bertan interes orokorreko saioak aurkezten ditu batik bat. Hori dela eta, bere sorterrial itzal handiko kazetari bat da.
De Facto telebista saioa aurkeztu zuen, egunerokotasuneko gaiak ardatz zituena. 2006ko martxoan Letoniako hainbat alderditako politikarik botoak salerosi zituztela zioen berria zabaldu zuen saio horretan. Albiste horrek ministro baten eta beste goi-kargudunen dimisioa eragin zuen. Horrengatik mendeku hartu zioten, bere telefonoa zulatuz eta oposizioko kideekin izandako elkarrizketak argitaratuz.
Kazetariak gobernua difamazioagatik salatu zuen. Deien grabazioak legez kanpokoa zirenez eta elkarrizketak zabaldu zirenez, epaiketa irabazi zuen eta damu-domaiak ordaindu behar izan zizkioten. Epaiak Finantza ministerioa eta Zerga Zerbitzua errudun jo zituen haren pribatutasunaren aurka egiteagatik.
2007ko martxoaren 7an Adoredun Emakumeen Nazioarteko Saria jaso zuen Condoleezza Rice Ameriketako Estatu Batuetako estatu idazkariaren eskutik.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Baltic-American Freedom Foundation. (2007ko uztailaren 31). The U.S. Ambassador Presents Condoleezza Rice’s International Women of Courage Award to Ilze Jaunalksne. (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 11).