Ille eta Vilaine
Ille eta Vilaine (35) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Bretainia |
Prefetura | Rennes |
Prefeta | Jean-Louis Tourenne PS |
Azpiprefeturak | Fougères Redon Saint-Malo |
Barrutiak | 4 |
Kantonamenduak | 53 |
Udalerriak | 352 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 48°10′N 1°40′W / 48.17°N 1.67°W |
Azalera | 6 775 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1098325 |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "&" bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Ille eta Vilaine[1] (frantsesez eta ofizialki Ille-et-Vilaine; bretainieraz Il-ha-Gwilen) Bretainia ekialdeko lurraldea da eta Frantziako 35. departamentua. Prefektura Rennesen dago. 6.775 km²-ko azalera dauka eta 903.400 biztanle (133 biz./km², 2003).
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak hauxek ditu: iparraldean Mantxa (50. departamentua), ekialdean Mayenne (53.), mendebaldean Côtes-d'Armor (22.) eta Morbihan (56.) eta hegoaldean Loira Atlantikoa (44.)
Izenak erakusten duen bezala bi ibai handiren arroak hartzen ditu, Ille eta Vilaine, biek Rennes hiriburuan egiten dute bat.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantziako Iraultzaren ondoren eratu zen 1790ko martxoaren 4an, Bretainiako hiri handiena zen Rennes-en inguruko lurrak batuz, garai bateko Bro Roazhon, Bro Sant Malou eta Bro Zol lurralde historikoen zatirik handienak batuz.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hona hemen Ille eta Vilaine departamenduko hiri nagusien zerrenda, 2013ko erroldako datuen arabera ordenatua:
- Rennes (hiriburua, 211.373 biztanle)
- Saint-Malo (44.919 bizt.)
- Fougères (20.170 bizt.)
- Vitré (17.463 bizt.)
- Bruz (16.855 bizt.)
- Cesson-Sévigné (15.784 bizt.)
- Saint-Jacques-de-la-Lande (11.783 bizt.)
- Pacé (11.044 bizt.)
- Dinard (9.839 bizt.)
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Departamenduko kirol talde arrakastatsuena Stade Rennais futbol taldea da. Frantziako bi Liga eta bi Kopa irabzi ditu.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Renneseko alde zaharra.
-
Saint-Maloko portua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez)Prefekturaren webgunea
- (Frantsesez)Kontseilu orokorraren webgunea