Ikonostasi
Ikonostasi[1] bat (grezierazko εἰκονοστάσι(-ον), eikonostási(-on), "ikono tokia") erlijiozko margolan eta ikonoz osatutako horma da, eliza batean nabea eta santutegia banatzen dituena. Bizantziar errituko elizetan erabiltzen da, batez ere Eliza Ortodoxoan.
Aldarea eta eukaristiaren ospakizuna ezkutatzen ditu elizan bildu direnengandik, eta ikono sorta erakutsi ordena jakin bat jarraituz.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrian, Antzinaro Berantean, balustrada txiki batek banatzen zituen presbiterioa (aldarea) eta nabea, batzuetan gortina batek estalia. 843tik aurrera, irudien gurtza berrezartzean, balustrada honen gainean ikonoak ipintzen hasi ziren.
Baina badirudi ikonostasiaren garapena geroago izan zela, Eskandinaviako eta Errusiako zurezko elizak eraiki ahala. Eliza hauek ezin zuten Bizantzion garatutako fresko edo mosaiko lanak zurezko hormetan jaso, harrizko eta adreiluzko hormetarako pentsatuak. Horrela, programa teologiko nagusia ikonostasian biltzen hasi zen.
XIV eta XIX. mende artean, ikonostasiak asko garatu ziren, batzuetan hamabost ikono errenkada izateraino. Egun ordean, hiru errenkada da ohikoena, nahiz eta bakarreko ugari ere izan.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikonostasian hiru ate daude:
- Erdiko atea, Ate santua edo Erregezko atea deitua
- Alboko ateak, Ate diakonalak deituak:
Ikonostasi bakoitzean, Kristo eta Ama Birjinaren ikonoak agertu behar dira gutxienez.
Errusiar Eliza Ortodoxoan ikonostasiak bost ikono ordena izatea da ohikoena:
- Aitalehenak
- Profetak
- Jaiegunak
- Santuak (Deesis, "otoitza"), Kristo Pantokratorraren inguran otoitzean
- Tokiko ikonoak (jaiegunaren arabera aldatzen doazenak)
iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Elia profetaren eliza, Jaroslavl
-
Lokartzearen katedrala, Astrakhan
-
Haitzetako eliza, Bulgaria
-
Eliza ortodoxo Zaharra, Sarajevo
-
San Eztebe eliza, Istanbul
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ikonostasi da, eta ez *Ikonostasio (ikus Euskalterm eta Zehazki hiztegiak).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Errusiar ikonostasioaren ikonografia