Ikasgela
Itxura
Eskola batean, ikasgela ikasleak ikasi eta irakasleak irakatsi egiten duten gela bat da, horretarako behar diren materialez hornitua. Ikasgelen egungo diseinu arruntena, ikasleak ilarak osatuz irakasleari begira, hezkuntza sistema publikoak XIX. mendean nagusitzen hasi zirenekoa da, panoptiko egitura bati jarraiki, bijilantzia beharrezkotzat jotzen den beste espazioetan bezala. Pedagogia berritzaileek, ordea, kontzeptu hau gainditu eta ikasleari harrera hobea eta aukera handiagoak eskaintzen dizkioten ikasgelak diseinatu dituzte, ikaslearen sormena eta ekimena eta ikasleen arteko komunikazioa ahalbidetzen dutenak, aire zabalean ikastearen garrantzia ere nabarmenduz, Waldorf hezkuntzan bezala esate baterako.
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |