Idotzin
Idotzin | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Zeharkarrikako ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Pirinioaurrea |
Udalerria | Ibargoiti |
Administrazioa | |
Mota | kontzeju |
Izen ofiziala | Idocin |
Burua (2019-2023) | Raquel Aranguren Iriarte (kontzejuburua) |
Posta kodea | 31743 |
Herritarra | idotzinar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°41′22″N 1°28′14″W / 42.689444444444°N 1.4705555555556°W |
Azalera | 6,42 km² |
Garaiera | 600 metro |
Distantzia | 22,8 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 47 (2020) |
Idotzin[1][a] Ibargoiti ibarreko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean.
Ibargoiti ibarreko ibarburua da. 2020 urtean 47 biztanle zituen.
Bertako biztanleak idotzinarrak dira.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idotzin toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Idozin (1061)
- Idoçin (1084)
- Idozing (1087)
- Idozen (1097)
- Ydoçien (1174)
- Ydozain (1178)
- Ydocin (1268)
- Idoçin (1366)
- Ydoçin (1532)
- Idocin (1534)
- Ydozin (1763)
- Idocin (1802)
- Idozin (1930)
- Idocin (1945)
- Idotzin (1990)
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Armarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idotzingo armarria Ibargoitiko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo zuri batez eta aurrean bere kolorezko orkatz batez osatuta dago. | » |
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idotzin Ibargoiti ibarran dago.
Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibargoiti udalerria Zangozako merindadearen ekialdean kokatzen da. NA-2420 errepideak eta A-21 autobiak ibar osoa zeharkatzen ditu. Iruñerriko gune metropolitarraren ekialdera dago. Udaletxea Idotzinen dago. Erliebe ertaingo ibarra da. Itzaga eta Izko mendien magalean dago, ibarbide emankor eta laua eratuz, eta, ondoren, mendilerro menditsu bat.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibargoitiko klimaren ezaugarriak, azpimediterraneo motakoak dira, uda garaiko lehortea, prezipitazio eskasak baina Nafarroa hegoaldean baino ugariagoak eta aldaketa termiko handia. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 12 gradu artekoa eta prezipitazioak 1000 eta 1400mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 100-140 izaten dira.
Jatorrizko landareditik, erlikia batzuk baino ez dira geratzen Izko eta Itzaga mendilerroetan, eta gunerik euritsuenetan klima atlantikoari dagozkion zuhaitzak aurki daitezke (haritz eta pagoak), ameztiak gune lehorretan, eta birlandaturiko pinuak udalerri gehienean. Birlandaturiko pinuen azalera, Austriatik ekarritako pinu lariziarrekin egin zen eta XX. mendearen amaieran 450 hektarea ingurutan zeuden.
Estazio meteorologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibargoitin dagoen Elo udalerrian (ibarraren parte da geografikoki, baina ez administratiboki), itsasoaren mailatik 528 metrora, Nafarroako Gobernuak 1929n jarritako estazio meteorologikoa dago..[4]
Datu klimatikoak (Elo, 1984-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 19.0 | 22.5 | 25.0 | 27.5 | 35.0 | 40.0 | 40.0 | 41.0 | 37.5 | 30.5 | 23.0 | 19.5 | 41.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.7 | 10.5 | 13.8 | 15.9 | 20.1 | 24.8 | 28.1 | 28.5 | 24.2 | 18.9 | 12.5 | 9.4 | 17.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.5 | 9.0 | 11.0 | 14.5 | 18.5 | 21.2 | 21.5 | 18.2 | 14.2 | 9.1 | 6.1 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.1 | 2.5 | 4.3 | 6.0 | 9.0 | 12.2 | 14.4 | 14.6 | 12.1 | 9.4 | 5.7 | 2.8 | 7.9 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -12.0 | -8.5 | -10.0 | -1.5 | 0.0 | 3.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -1.0 | -5.5 | -9.5 | -12.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 80.4 | 69.2 | 74.0 | 84.5 | 69.1 | 53.1 | 40.1 | 33.9 | 52.9 | 80.9 | 101.4 | 77.9 | 817.4 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 57.6 | 46.0 | 69.3 | 56.8 | 56.2 | 69.1 | 59.3 | 98.3 | 93.0 | 74.5 | 64.5 | 65.5 | 98.3 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 12.7 | 10.9 | 10.5 | 12.4 | 10.8 | 6.9 | 5.3 | 5.1 | 7.2 | 10.0 | 12.8 | 11.5 | 115.8 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.7 | 2.6 | 1.6 | 0.6 | 0.1 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 0.5 | 1.2 | 8.3 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[5] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XI. mendean Antsa Oriol andrea zen Idotzingo jaurerriaren jabea. 1087an Leireko monasterioari utzi zion dohaintza moduan. XI. mendean Santa Zeziliaren omenezko eliza zegoen herrian baina ondoren aldatu eta 1527tik San Klementeren izena ageri da.
XIX. mendeko Iberiar Penintsulako gerran, soldadu frantsesek Frantzisko Espotz Mina gerrilariaren etxea erre zuten. 1847an 1200 errealgo zuzkidura zeukan eskola zegoen Idozinen.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020 urteko erroldaren arabera 47 biztanle zituen Idotzinek.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
56 | 55 | 54 | 53 | 49 | 46 | 45 | 46 | 44 | 45 | 45 | 46 | 47 | 48 | 47 | 45 | 44 | 46 | 45 | 44 | 47 |
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1907ko abuztuaren 15ean nekazarien koperatiba sortu zen. Herrian jabetza pribatuko 507 hektarea lur eta 290 hektarea lur amankomun daude. 1970eko hamarkadako nekazaritzan egondako aldaketetan, 108 partzelara murriztu zen herriaren inguruko lur eremuen kopurua.
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idotzingo kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Raquel Aranguren Iriarte da.
Kontzejua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Idotzingo kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Raquel Aranguren Iriarte da.
Kontzejuburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2011tik, Idotzinek kontzejuburu bat izan du:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
- | 2011 | 2015 |
- | 2015 | 2019 |
Raquel Aranguren Iriarte | 2019 | jardunean |
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]La Tafallesa izeneko autobus konpainiak Uztarroze eta Iruñea batzen dituen linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka norabide bakoitzean, eta honako ibilbidea:
- Uztarroze - Izaba - Urzainki - Erronkari - Garde - Burgi - Esa - Xabier - Zangoza - Ledea - Irunberri - Nardoze Alduate - Ibargoiti - Elo - Noain - Cordobilla eta Iruñea
Bestalde, La Veloz Sangüesina edo "Zangozar Azkarra" izeneko autobus konpainiak Ibargoiti Zangoza, Iruñea eta inguruko herriekin batzen ditu. Linea nagusiak honakoak dira:
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ibargoiti sailkatu zen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinioaurreko Itzagaondoa eta Ibargoiti ibarrekin hitz egiten zena.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Ibargoiti atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8]
Udalerri honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak du. Horregatik sailkatzen da Pirinioaurrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Untzitibarreko mintzaira zaharrak ia ez du hiztunik.
Jaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Klementeko jaiak: ekainaren azken asteburuan
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Klemente eliza, XIV. mendeko kristiau eliza, gotiko estiloan.
- Idotzingo jauregia, Erdi Aroko jauregi zaharra.
Idotzinar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frantzisko Espotz Mina (1781-1836), militar eta politikari.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Idotzin - Lekuak - EODA. (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- ↑ Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ .
- ↑ Eloko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- ↑ «Idotzin» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- ↑ Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- ↑ Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.