Iñigo Urkullu
Iñigo Urkullu Renteria (Alonsotegi, Bizkaia, 1961eko irailaren 18a) Eusko Jaurlaritzako lehendakaria (2012-2024) eta EAJ alderdiko politikari abertzale bat da.
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Euzko Alderdi Jeltzaleak lehendakarigaitzat aurkeztu zuen, eta gehiengo erlatiboz irabazi zuen. 2012ko abenduaren 13an, bere alderdiaren bozekin Euskal Autonomi Erkidegoko eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatua izan zen, eta 2012ko abenduaren 17an Gernikako Juntetxean bere kargua zinpetu zuen.
2016ko azaroaren 26an bere Lehendakari kargua bigarrengo agintaldirako (2016-2020) zinpetu zuen.
2020an, COVID-19aren pandemiaren testuinguruan, bere emaitzarik onenak lortu zituen, EAJk 31 diputatu lortu baitzituen, eta, PSE-EEk lortutako 10 diputatuei gehituta, koalizio-gobernua beste legealdi batean berrestea ahalbidetu zioten.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Senitarte jeltzale batean hazia, Alonsotegiko eskolan eta Derioko apaizgaitegian ikasi zuen txikitan. Futbolean jolasten eta txistua jotzen ere aritu zen. Gazte ezkondu zen bere egungo emaztearekin, Luzia Arieta-Araunabeña, Arieta Athleticeko jokalariaren alabarekin, eta harekin 3 seme-alaba ditu: Kerman, Malen eta Karlos.[1] 1977an EAJko kide egin zen. Alderdi horretako Euzko Gaztedi Indarra (EGI) gazte erakundeko kide ere izan zen, 1980-1985 bitartean bere Eskualde Kontseiluko kidea izateaz gain gazte erakunde honetako lehendakaria ere izan zelarik. 1983ko Alderdi Egunean Getxoko Aixerrotan hitzaldia eskaini zuen.
Derioko apaiztegian Euskal Filologia arloan Irakaskuntzan diplomaturik, Deustuko Unibertsitateko Aisialdiko Ikasketen Institututik Aisialdiko Guneen Kudeaketan aditua da. Kirolari gisa, Larramendi Kirol Elkarteko futbol taldearekin Lehen Mailako Jubeniletan jokatu zuen.[2]
Sabino Arana Kultur Elkargoa, Juan de Itziar Kultur Elkartea (Durango), Alboan elkartea, Peña Ezkurdi (Durango), Sociedad Cultural (Durango), Tabirako Taldea (Durango) eta Bilboko Athletic Klub erakundeetako kidea ere bada.
Karguak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kargu publikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1984 ezkero honako erakunde publikoetan ere karguak izan ditu:
- Eusko Legebiltzarra (1984-1987). II. legegintzaldiko EAJko eusko legebiltzarkidea.
- Eusko Legebiltzarreko EHUko Kontseilu Sozialeko ordezkaria (1986-1989)
- Bizkaiko Foru Aldundiko Gaztedi eta Gizarte Ekintza Saileko zuzendariordea (1987-1994)
- Eusko Legebiltzarra (1994-2007). III., V., VI., VII. eta VIII. legegintzaldietako EAJko eusko legebiltzarkidea.
- Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubide eta Terrorismoaren Biktimen Batzorde Txostegilearen presidentea.
- Euskararen Aholku Batzordeko kidea.
Kargu politikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi denboraldiz EAJko Bizkaiko barne erakundea den Bizkai Buru Batzarreko zuzendaritzako mahakidea izan da (1984-1987) eta (1996-2000), 2000an erakunde honetako lehendakaria izanik. 2000an Euzkadi Buru Batzarrean Bizkaiko ordezkaria izan zen, bai eta Biltzar Nazionaleko lehendakaria ere (1992-1994).
EBBko lehendakaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko azaroan EAJ nahiz Euzkadi Buru Batzarreko lehendakaria izateko bigarren itzulira aurkeztu zen hautagai bakarra izan zen, hortaz, 2007ko abenduaren 1an alderdi horretako lehendakaria aukeratu zuten. Urte hartako abenduaren amaieran, alderdiko lehendakaria bilakatu zenez, bere legebiltzarkide kargua laga egin zuen.
Aurretik, alderdiaren lehendakaria izan zen Josu Jon Imazek bere kargua laga izanak alderdiko sektoreen arteko adostasunak Urkulluren izendapena ekarri zuen, denen adostasunaren aldeko pertsona gisa definitua izan zen.
2012ko abenduaren 13an Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izendatua izan zenez, eta kargu horretan EAJko ohituraren arabera Eusko Jaurlaritzako lehendakaria alderdi horretako barne erakunde nagusia den Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari ere ezin izan daitekeenez, 2013ko urtarrilaren 12an, Urkulluren ordez, EBBko lehendakari berritzat Andoni Ortuzar aukeratu zuten.
Eusko Jaurlaritzako lehendakari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izateko EAJko hautagai gisa izendatu ostean, bere alderdiak hauteskundeak 27 eserlekuekin irabazi zituen, azkenik, 2012ko abenduaren 13an Eusko Legebiltzarran eta soilik bere alderdiaren bozekin Eusko Jaurlaritzako lehendakari aukeratua izan zen; bigarren geratu zenak, Lehendakaritzarako beste hautagaia zen Euskal Herria Bilduko Laura Mintegi hautagaiak, bere alderdiko 21 legebiltzarkideen bozak jaso zituen. PSE, PP eta UPyDko legebiltzarkideak abstenitu egin ziren.[3]
Urkulluk, hauteskunde kanpainan, haustura hidraulikoari buruzko bere jarrera honela azaldu zuen: «ez ustiapenik, ez esploraziorik». Hala ere, haren agintaldian (Patxi Lopezenean bezala) Eusko Jaurlaritza da ingurumenerako arrisku handiak ikusten zaizkion teknika hori Euskal Herrian bultzatzen duen administrazio publiko bakarra, bere jabetzakoa den SHESA enpresaren bidez.[4][5]
2012tik 2016rako Eusko Jaurlaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Eusko Jaurlaritzako lehendakaria izateko EAJko hautagai gisa izendatu ostean, bere alderdiak hauteskundeak 28 eserlekuekin irabazi zituen, azkenik, azaroaren 24an Eusko Legebiltzarran eta bere alderdiaren eta PSEren bozekin Eusko Jaurlaritzako lehendakari aukeratua izan zen; bigarren geratu zenak, Lehendakaritzarako beste hautagaia zen Euskal Herria Bilduko Maddalen Iriarte hautagaiak, bere alderdiko 18 legebiltzarkideen bozak jaso zituen. Euskal Talde Popularreko eta Elkarrekin Podemosko legebiltzarkideak abstenitu egin ziren.[6]
2016tik 2020rako Eusko Jaurlaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bigarrengo legegintzaldiaren amaieran, Urkulluk zuzendutako jaurlaritzak Zaldibarko zabortegiaren hondamendiari aurre egin behar izan zion. Bere ekipoaren kudeaketa oso kritikatua izan bazen ere, 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan inkestek ez zioten eserleku galerarik iragarri.[7]
Jarrera politiko-ideologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Independentziari dagokionez, jarrera ezberdinak erakutsi izan ditu. Orokorrean independentzia mundu globalean ez dela posible defendatu du,[8][9] eta independentzia kontzeptua "landu, planteatu eta modulatu" egin behar dela.[10] Ipar Euskal Herriko Elkargo berria sortu eta gutxira, kargu hartu zion Jean René Etxegarairi hark bere buruari lehendakari deitu zionean, ohartaraziz bera dela "lehendakari bakarra".[11]
2019ko uztailean, kartzelan 20 eta 30 urte inguru emandako euskal preso-ohiei jende talde batek Oñatin eta Hernanin ongietorria eman ondoren, haserrea agertu eta "erabat gaitzetsi" zituen ekitaldiok, adieraziz ez dela lege kontua, "gutxieneko etikarik gabe gabe ezin d[el]a elkarbizitzarik eraiki", Ertzaintzak ekitaldian deliturik ikusi ez zuen arren.[12][13] Antzeko bidetik, adierazi zuen "moralki eta etikoki onartezina", "biktimen sentsibilitatearen kontrakoa", zela Jon Bienzobas ETAko euskal presoaren margolanak Galdakaoko erakusketa batean ikusgai jartzea, eta, ondorioz, bertan behera utzi behar zela erakusketa hori.[14]
Bestalde, 2019ko urrian, ETAren kontrako bere atzera begirako ikuspegi irmoa berretsi zuen: «ETA akatsa izan zen hasieratik bukaera arte, eta inoiz ez zen existitu behar», eta «indarkeria edo terrorismoa erabiltzea okerra da, oker larria. Oker etiko, politiko eta demokratikoa», adierazi zuen Sabino Arana Fundazioaren jardunaldi batean. Gainera, zuritu egin zuen bakearen aldeko ETAren amaierako Ipar Euskal Herriko ekitaldietan Jaurlaritzak parte hartu ez izana, ETAk gutun batean Jaurlaritza iraindu zuela argudiatuz eta borroka armatua uzteko ETAk hartutako jokabidea gutxietsiz.[15]
Kataluniako prozesu subiranistarekiko, distantziak agertu ditu. 2019ko urrian, buruzagi katalanen kontrako prozesuaren epaia jakin eta berehala emandako adierazpen ofizialean, zentzugabetzat jo zuen prozesu judiziala, baita epaia "zorigaiztokotzat" ere, eta Espainiako politikaren judizializazioaren kontra ohartarazi. Aldi berean, elkartasuna adierazi zien epaitutako presoei, lasaitasuna eskatu zuen joko politikoan, eta negoziazio politikoaren bidea babestu.[16]
-
Iñigo Urkullu EBBko lehendakari gisa.
-
Joseba Aurrekoetxea, Iñigo Urkullu eta Bilduko Juan Karlos Izagirre eta Martin Garitano 2011ko Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzian.
Familia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Flori Renteria Elgezabalen eta Juan Karlos Urkullu Larrearen semea da. Lucia Arieta-Araunabeñarekin ezkonduta dago. Bikoteak hiru seme-alaba ditu (Malen, Karlos eta Kerman), eta 2020ko otsailaren 27an jaio zen lehen biloba (Peru).[17][18][19]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.elcorreo.com/vizcaya/20121213/mas-actualidad/politica/caracter-lejania-201212131053.html
- ↑ Como la hormiga del cuento: Sin estridencias y sin hacer ruido», Iñigo Urkullu ha construido una imagen de «líder para largo» gracias a su cautela y afán por el trabajo. (Gaztelaniaz)
- ↑ Urkullu lehendakari. 2012ko abenduaren 13a. Berria.info[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Manuel TRILLO: «"Fracking": hay gas para los próximos 70 años», ABC, 2014-06-30.
- ↑ (Gaztelaniaz) Iker ARMENTIA: «El fraude de Urkullu con el fracking», El Diario, 2014-09-24.
- ↑ EiTB. (2016/11/24). Iñigo Urkullu aukeratu dute berriz lehendakari. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «La crisis de Zaldibar no arrastra a Urkullu: PNV y PSE crecen y logran mayoría absoluta» El Confidencial 2020-03-06 (Noiz kontsultatua: 2020-03-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Programa electoral del PNV: qué dice Urkullu sobre independencia, eutanasia.... Noticias de País Vasco» El Confidencial (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Urkullu (PNV): "En un mundo globalizado, la independencia es casi imposible"» Cronica global (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
- ↑ Batzarra, Euzkadi Buru. Urkullu:. (Noiz kontsultatua: 2017-02-12).
- ↑ Berria. «Urkulluk kargu hartu dio Etxegarairi» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-02).
- ↑ «Preso ohiei egindako harrerak gaitzetsi ditu Urkulluk eta etika aldarrikatu du» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-02).
- ↑ ARGIA. (2019-07-29). «Zabaleta eta Ugarte preso ohiei egindako harrerak ikertzeko agindu du Espainiako Gobernuak» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-08-02).
- ↑ «Polémica por la exposición de un preso de ETA» La Vanguardia 2019-10-09 (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
- ↑ Hermosilla, Gotzon. «Urkulluk dio ETA «oker bat» izan zela «hasieratik amaieraraino»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-10-15).
- ↑ «Urkullu: 'Amaiera judizial honek ez du ezer ixten'» Euskal Irrati Telebista 2019-10-14 (Noiz kontsultatua: 2019-10-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las discretas primeras damas de Galicia y Euskadi» La Vanguardia 2016-09-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ «Espero dut 3 fasean izango garen erkidegoen artean mugikortasuna bermatzea» Euskal Irrati Telebista 2020-06-03 (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- ↑ Esnaola, Enekoitz. ««Erabakitzeko eredu partekatua da bidea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Javier Atutxa |
BBBko presidentea 2000 – 2008ko urtarrilaren 18a |
Ondorengoa Andoni Ortuzar |
Aurrekoa Josu Jon Imaz |
EBBko presidentea 2008ko urtarrilaren 18a - 2013ko urtarrilaren 12a |
Ondorengoa Andoni Ortuzar |
Aurrekoa Patxi López |
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria 2012ko abenduaren 17a - |
Ondorengoa gaur egun arte |
Eusko Jaurlaritza (2020-2024) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (2016-2020) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (2012-2016) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak | ||
---|---|---|
Jose Antonio Agirre (1936-1960) • Jesus Maria Leizaola (1960-1979) • Carlos Garaikoetxea (1980-1985) |
- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from apirila 2024
- 1961eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Alonsotegiarrak
- Eusko Jaurlaritzako lehendakariak
- Euskadi Buru Batzarreko presidenteak
- Akitania-Euskadi euroeskualdeko presidenteak
- Bizkai Buru Batzarreko presidenteak
- Bizkai Buru Batzarreko mahaikideak
- Jelkideak
- Euskal Herriko irakasleak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XI. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak X. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak IX. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VIII. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VII. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak V. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak VI. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XII. legegintzaldian
- Asti Leku Ikastolako irakasleak