Hoya de Huesca
Hoya de Huesca gazteleraz edo Plana de Uesca aragoieraz Huescako probintziaren erdialdean dagoen eskualdea da, Aragoiko autonomia erkidegoan (Espainia).
Ekonomia tradizionalki nekazaritza eta abelzaintzan oinarritu zen, industriari dagokionez metalaren arloan sostengatuta egonik.
Hiriburua Huesca hiria da, azalera 2.525,60 km²-koa da eta 2002an 60.525 biztanle zituen.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskualde mugakideak ditu iparraldean Jazetania eta Gállego Garaia, hegoaldean Zaragozako eskualdea eta Monegroak, ekialdean Somontano de Barbastro eta mendebaldean Cinco Villas.
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Huescako Somontanoren erdialdean dago, lautada batean, Isuela, Flumen eta Guatizalema ibaiek zeharkaturik. Muga naturalak Gratal eta Guarako mendilerroak ditu.
Udalerri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Huesca: 52.347 biztanle (2011).
- Almudévar: 2.554 biz.
- Gurrea de Gallego: 1.664 biz.
- Ayerbe: 1.119 biz.
- La Sotonera: 1.061 biz.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitektura ondareari dagokionez Loarreko gaztelua eta Mont Aragón-ekoa, Huescako katedrala, Sant Miguel de Foces-eko eliza eta Salvador de Morillo de Gállego-koa azpimarratzekoak dira, arte erromanikoaren adibide onak direnak.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Eskualdearen webgune ofiziala.