House on Haunted Hill
House on Haunted Hill | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1959 |
Izenburua | House on Haunted Hill |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema, film dramatikoa eta ghost film (en) |
Iraupena | 75 minutu |
Kolorea | koloretakoa eta zuri-beltzekoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | William Castle |
Gidoigilea(k) | Robb White (en) |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | William Castle Robb White (en) |
Edizioa | Roy V. Livingston (en) |
Argazki-zuzendaria | Carl E. Guthrie (en) |
Argumentu nagusia | Etxe sorgindua |
Bideoa | YouTube, YouTube, YouTube eta YouTube |
House on Haunted Hill (euskaraz Sorgindutako Muinoko Etxea) 1959ko William Castle estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko film bat da. Vincent Price, Carol Ohmart, Elisha Cook, Carolyn Craig, Alan Marshal, Julie Mitchum eta Richard Long aktoreek antzeztu zuten.
1999an izenburu berdineko berregokitzapena izan zuen, baita Return to House on Haunted Hill (2007, Sorgindutako Muinoko Etxerako Itzulera) jarraipena ere.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frederick Loren (Vincent Price) aberats xelebreak Annabelle (Carol Ohmart) emazteak hala eskatuta bost ezezagun alokatutako etxe batean festa batera gonbidatu ditu.
Festan daudela, Lorenek gonbidatuei etxean gau pasa eginez gero bakoitzari 10 mila dolar emango dizkiela aipatuko die. Halere, iraganean etxe horretan hainbat hilketa basati jazo ziren, gainera sorgindua dagoenaren zurrumurruak ere badaude.
Bost gonbidatuak honakoak dira: Lance Schroeder pilotua (Richard Long), Watson Pritchard (Elisha Cook), etxearen jabea, iraganean bere anaia bertan eraila izan zen; David Trent (Alan Marshal), psikiatra; Ruth Bridgers, egunkariko zutabegilea (Julie Mitchum); eta Nora Manning (Carolyn Craig), Bere familia aurrera ateratzeko Lorenentzat lan egiten duen idazkaria.
Gonbidatuak iristean, Lorenek etxean gau osoz giltzapetuak egongo direla azalduko die, ez argindarrik, ez telefonorik gabe, etxea utziz gero hitzeman dien dirurik emango ez diela ere ohartaraziko die.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vincent Price: Frederick Loren
- Carol Ohmart: Annabelle Loren
- Richard Long: Lance Schroeder
- Alan Marshal: David Trent doktorea
- Carolyn Craig: Nora Manning
- Elisha Cook Jr.: Watson Pritchard (kredituetan Elisha Cook bezala)
- Julie Mitchum: Ruth Bridgers
- Leona Anderson: Slydes andrea
- Howard Hoffman: Jonas Slydes
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1959ko filmak
- William Castlek zuzendutako filmak
- Vincent Pricek antzeztutako filmak
- Alan Marshalek antzeztutako filmak
- Elisha Cook Jr.ek antzeztutako filmak
- Carolyn Craigek antzeztutako filmak
- Carol Ohmartek antzeztutako filmak
- Julie Mitchumek antzeztutako filmak
- Richard Longek antzeztutako filmak
- Leona Andersonek antzeztutako filmak
- William Castlek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Etxalde sorginduei buruzko filmak
- Mamuei buruzko filmak
- Zuri-beltzeko filmak