Hostozabal
Hostozabalak[1] hosto zabalak eta lauak dituzten zuhaitzak edo zuhaixkak dira, hosto estuak, azidularrak edo ezkatatuak dituzten koniferoen aldean. Azpimarratu behar da "hostozabal" termino deskriptiboa dela, ez taxonomikoa; izan ere, gaur egun hostozabal gehienak landare angiospermoak diren arren, badira gimnosperma hostozabal batzuk ere, hala nola Ginkgo biloba, eta loredun landareak agertu aurreko iraganean gimnosperma hostozabal ugariak ziren.
Eremu hotz edo epeletan bizi diren zuhaitz hostozabalak hostoerorkorrak izaten dira, baina ez dira horrela izaten klima leunenetan, hala nola mediterraneoan, tropikaletan eta subtropikaletan. Zuhaitz hostozabalak nagusi diren landare-komunitateari hostozabalen basoa esaten diote.
Europan dauden zuhaitz hostozabalen generoak honako hauek dira:[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
- ↑ Heinz Ellenberg: Vegetation Mitteleuropas mit den Alpen. 4. Auflage, Ulmer, Stuttgart 1986, S. 27, ISBN 3-8001-3430-6