Edukira joan

Hlidskjalf

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hlidskjalf edo Hliðskjálf, eskandinaviar mitologian, Odinen tronua da, mundu guztiak ikustea ahalbidetzen diona.

Grimnismalen, Odin eta Frigg, Hlidskjalfen eserita daude euren seme Jotunak diren Agnarr eta Geirröd ikusten dituztenean, lehena, leizezulo batean bizitzen erraldoi batekin, eta, bestea, errege izanez. Friggek, orduan, bere senarrari, Geirröd miserable bat zela eta batere abegikorra ez zela leporatu zion. Eta, beraz, esandako hau benetakoa ote zen eztabaidatu ondoren, Odinek, Geirröd bisitatzea erabaki zuen, hobeto jakiteko.

Skirnismalen, Frey da Hlidskjalfen esertzen dena Jötunheimerantz begiratzen duenean eta Gerd erraldoi ederra ikusten duenean, honetaz berehala maiteminduz.

Gylfagginingen, Snorri Sturlusonek, tronua, olerkiaren lau zati ezberdinetan aipatzen du. Lehendabizi, tronuari, bizileku bezala erreferentzia egiten diola dirudi:

"Jauregi bat dago, Hlidskjalf deitua, eta Odin han eseri zenean, tronuan, kanporantz begiratu zuen, mundu osorantz, eta gizaki bakoitzaren ekintzak ikusi zituen, eta ikusitako gauza guztiak jakin zituen".

Baina, olerkian, aurrerago, tronuari berari erreferentzia egiten dio.

Beste bizileku bat dago han, Valaskjalf deitua dena. Odinena da egoitza hori. Jainkoek, zilar hutsez egin eta estali zuten, eta jauregi honetan dago Hlidskjalf, hala deitzen baita tronua. "Guztien aita" han esertzen den bakoitzean, mundu guztiak aztertzen ditu.

Hlidskjalf aipatzen den hirugarren aldia, Gerden sedukzioari buruzko Snorriren istorioan da, Skirnismalen.

Azkenik, Snorrik, Odinek, tronua, Loki, Baldur erahila izan ondoren ihes egin zuenean aurkitzeko nola erabili zuen kontatzen du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]