Hiver à Sokcho
Hiver à Sokcho | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2024 |
Jatorrizko hizkuntza | koreera frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Hego Korea |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 104 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Winter in Sokcho (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Gidoigilea(k) | Stéphane Ly-Cuong (en) |
Antzezlea(k) | |
Hiver à Sokcho 2024ko Koya Kamura franko-japoniar zinema zuzendariaren film dramatikoa da, Elisa Shua Dusapinen izen bereko eleberrian oinarrituta.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soo-Ha Sokchon jaio eta hazi da, Hego Koreako kostako herritxo batean. Seulen literatura korearra eta frantsesa ikasten ibili ondoren badira hilabete batzuk jaioterrira itzuli dela. Herrian ezagun asko ditu, baina bere egunak amarekin, bikotekidearekin edo bere nagusiarekin igarotzen ditu. Ama arrain saltzailea da, eta fugu izeneko arrain motan dago espezializatuta. Ondo prestatzen ez bada heriotza eragin dezakeen arraina da fugua. Haren bikotekidea, Jun-Ho, institututik ezagutzen duen mutila da, eta haren ametsa hiriburura joan eta modaren industrian lan egitea da. Amak harekin ezkontzea nahi du, baina ez dirudi Soo-Hak inongo interesik duenik. Soo-Hak Blue House izeneko hotel txiki batean egiten du lan. Jabea duela gutxi alargundu da, eta gazteak harekin lan egiten du gelak eta afariak prestatuz. Yan Kerrand komikigile frantsesa iritsiko da hotelera, bere istorio berriaren bila, eta Soo-Hak herria eta inguruak erakutsiko dizkio. Gizonarekiko kuriositatea piztuko zaio neskari; izan ere, aita ezagutzen ez duen gizon frantses bat da.[1]
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bella Kim : Soo-ha
- Roschdy Zem : Yan Kerrand
- Park Mi-Hyeon : ama
- Ryu Tae-ho : M. Park
- Gong Do-yu : Jun-oh
- Jung Kyung-soon : izeko
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Jatorriaren bila» Berria 2024-09-27 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |