Edukira joan

Hirukiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hirukiak
Jatorria
Sortzailea(k)Roser Capdevila (en) Itzuli
IzenburuaLes tres bessones
Jatorrizko hizkuntzakatalana
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua2
Atalak104
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko telesaila
Hizkuntzakatalana
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Baltasar Pedrosa Clavero (en) Itzuli
Robert Balser (en) Itzuli
[[Kategoria:Baltasar Pedrosa Clavero (en) Itzuli zuzendutako lanak]]
[[Kategoria:Robert Balser (en) Itzuli zuzendutako lanak]]
Gidoigilea(k)Francesc Orteu
Joan Sol (en) Itzuli
David Cirici (en) Itzuli

[[Kategoria:Joan Sol (en) Itzuli idatzitako lanak]]
[[Kategoria:David Cirici (en) Itzuli idatzitako lanak]]
Ekoizpena
Ekoizle eragileaTelevisió de Catalunya
Emanaldia
Jatorrizko igorlea TV3
Hasiera-data1995
Amaiera-data2004

super3.cat…
IMDB: tt0283808 Filmaffinity: 378699
Youtube: UCOlOS3X6X7_R38oZuJwE6iA Edit the value on Wikidata

Hirukiak (katalanezko jatorrizko izenburua: Les Tres Bessones) Roser Capdevilak 1983an sortutako animazio telesaila da. 4-10 urte bitarteko haurrei zuzendutako istorioak dira. Capdevilak 1969an hirukiak izan zituen, eta bere hiru alabetan oinarritu zen animazio telesaila sortzerakoan.[1] Televisió de Catalunya telebista kateak 104 atal igorri zituen, Euskal Herrian ETB 1ean eman zirenak. 27 hizkuntzetara itzulita dago, eta 130 herrialdetara iritsi da.[2]

Jatorrizko telesailaren arrakasta ikusita, Las Tres Mellizas Bebes telesaila grabatu da.[3] Protagonistak oraingoan, 1-4 urteko haurrak dira. Hirukiek, hiztegia lantzea dute helburu nagusia, ama hizkuntzan zein beste hizkuntzetako hitzak erakutsiko dizkie etxeko txikienei. 2006an estreinatu zen lehenengoz Disney Channel katean ingelesez. Beste hizkuntzetan ere ikusi daiteke; Kataluniako telebista katean katalanez eta Frantzia, Italia, AEB[4] herrialdeetan ere ikusi daiteke telesaila.

Ane, Elene eta Terese dira telesaileko protagonistak, ahizpa hirukiak dira. Kapitulu bakoitzean hirukiek bihurrikeriaren bat egiten dute, eta zigor moduan Sorgin Aspertuak beste garai historiko batera edo ipuin batera bidaltzen ditu, bihurrikeriarik ez egiten ikas dezaten. Pertsonai historiko garrantzitsuekin abenturak bizitzen dituzte. Bidaiaren helburua pertsonai hauei laguntzea izaten da, laguntzea lortuz gero berriro bueltatzen dira mundu errealera, laguntzea lortzen ez badute istorio horretan harrapatuta gelditzeko arriskua dute. Sorgin Aspertuaren helburu nagusia, hirukiak istorio horietan harrapatuta gelditzea da. Kontaketa hauek balore moralak erakusteko asmoa dute eta ikasgai historikoak ematea familia osoari.[5]

  • Ane: Arropa urdinak eramaten dituen hirukia da. Oso neska maitabera da, eta zenbaitetan ezagutzen dituzten pertsonaietaz maitemintzen da.
  • Elene: Berdez janzten den hirukia. Jatea asko gustatzen zaio, eta gehienetan jatean pentsatzen du.
  • Terese: Arrosez jantzitako hirukia. Hiruetan bizkorrena bera da, eta beti bururatzen zaizkio istiluetatik ateratzeko planak.
  • Sorgin Aspertua: izenak dioen bezala Sorgina aspertu egiten da, eta horri konponbidea emateko hirukiak zigortzen ditu bihurrikeriaren bat egiten dutenean. Maskota moduan hontza bat du.[6]
  • Hontza: txori urduri eta zentzuduna da. Sorgin Aspertuari zentzuaren irakaspenak ematen saitzen da.
  • Arratoiak: hirukiei laguntzen diete beti. Ez daukate parte hartze gehiegi, baina historia parodiatzen duten eszenetan agertzen dira.

1.- Denboraldia.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

01. Erpurutxo

02. Edurnezuri eta 7 epotxak

03. Errauskine

04. Ali Baba eta 40 lapurrak

05. Juan Beldurgabea

06. Berunezko soldadutxoa

07. Printzesa eta Ilarra

08. Hamelingo txirularia

09. Bizarurdin

10. Hansel eta Gretel

11. Hiru txerritxoak

12. Enperadorearen jantzi berria

13. Txanogorritxo

14. Ahatetxo itsusia

15. Aladino

16. Zazpi samuraiak

17. Bremengo musikariak

18. Herensuge gorriaren kondaira

19. Loti ederra

20. Katu botaduna

21. On Kixote

22. Pinotxo

23. San Jorge eta herensugea

24. Bagdadeko lapurra

25. Babarrun magikoak

26. Mahai biribileko zaldunak

27. Ozeko aztia

28. Altxorraren uhartea

29. Sandokan

30. Oliver Twist

31. Troyako Elena

32. Robinson Crusoe

33. Basoetako Robin

34. Atlantida

35. Oihaneko liburua

36. Lurraren erdirainoko bidaia

37. Merlin, aztia

38. Buffalo Bill

39. Ulisesen bidaiak

40. Romeo eta Julieta

41. King Kong

42. Tarzan

43. Leonardo da Vinci

44. Hiru mosketeroak

45. Kleopatra

46. Kristobal Kolon

47. Cro-magnon gizakia

48. Otxoa eta 7 antxumeak

49. Salomon erregearen mehatzeak

50. Mayapango gizona

51. Marco Polo

52. Frankenstein

53. 20.000 legoa itsas azpian

54. Indiako Kim

55. Amadeus

56. Santa Claus

57. Zirkua

58. Espazioan

59. Letagin zuria

60. Tom Sawyer

61. Kristalezko balalaika

62. Operako mamua

63. Munduaren itzulia 80 egunetan

64. Moby Dick

65. Afrikan

2.-Denboraldia.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

66. Flauta magikoa

67. Arratoitxo pinpirina

68. Patufet

69. Bruc-eko danbolin jotzailea

71. La Pedrerako mamuak

  72. Sherlock Holmes

  73. Txitxarra eta inurria

  74. Esneketariren ipuina

  75. Cyrano de Bergerac

  76. Zinemaren munduan

  77. Jeronimo indiarra

  78. Everesten

  79. Vincent Van Gogh

  80. Gutenberg

  81. Gaita miragarria

  82. Xuroiren haitzuloa

  83. Watt eta lurrun makina

  84. Thor, vikingoa

  85. Velazquez

  86. Jostuntxo ausarta

  87. Ederra eta piztia

  88. Gilen Tell

  89. Kapitain ausartak

  90. Zeila gazela

  91. Sirenatxoa

  92. Lore romaniala

  93. Jeckyll Doktorea eta Hyde

  94. Printzea eta eskalea

  95. Tristan eta Isolda

  96. Elurretako erregina

  97. Agatha Christie

  98. Printze zoriontsua

  99. Tutankamon

100. Denbora makina

101. Pirata andreak

102. Holet iratxoa

103. Gizona ikus-ezina

104. Urtebetetze festa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]