Hiru Erregeen Mahaia
Hiru Erregeen Mahaia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.446 m |
Prominentzia | 392 m |
Mota | mendi eta turismo-atrakzioa |
Eponimoa | Frantziako erregea Aragoiko errege Nafarroako errege-erregina |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°55′10″N 0°43′39″W / 42.919411°N 0.7275039°W |
Mendikatea | Larrako mendigunea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Erronkari |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | Edouard Wallon (1883) |
Ohiko bidea | Belagoatik |
Luberri | Luberri |
Hiru Erregeen Mahaia Euskal Herriko mendirik garaiena da (2.446 metro),[1] Pirinioetan kokatua, Erronkariko ibarraren (Zangozako merindadea) ipar-ekialdean. Halaber, Nafarroa Garaian eta Hego Euskal Herri osoan ekialdeen dagoen puntua da (Eskiula ekialderago dago, baina Ipar Euskal Herrian). Hiru Erregeen Mahaiaren gailurrean bat egiten dute Euskal Herriaren, Bearnoren eta Aragoiren arteko mugek.
Gailurretik Atxerito iboia ikusten da.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erronkarieraz Iror Erregeen Maia deritzo, gaztelaniaz Mesa de los Tres Reyes, aragoieraz Meseta d'os Tres Reis, okzitanieraz Tabla d'eths Tros Rouyes eta frantsesez Table des Trois Rois.
Hizkuntza guztietan hiru erregeak aipatzen dira. Diotenez, mendiaren izenak Nafarroako, Aragoiko eta Frantziako erregeak aipatzen ditu, aitzinako erresuma horien mugak bertan elkartzen baitziren. Teorian, posible zen hiru erregeak mendiaren gailurrean elkartu eta estatu-arazoez mintzatzea, nor bere erreinutik atera gabe. Bestalde, mahai hitzak gailurreko gune laua adierazten du.
Zenbaiten ustez, ordea, mendiaren izenak ez du zerikusirik erregeekin, eta gaskoizko era tabla d'eths tros rois hartzen dute jatorrizko izentzat: «gune soilduen mendia».[2]
Nolanahi ere, XVII. mendeko agiri baten arabera irudi du Erronkari ibarrean garai hartan mendi hari "la peña de Ania", Aniako malkorra, deitzen ziotela. Izena Aña mendikoarekin (Auñamendik Erronkarin duen izena) lotu daiteke.[erreferentzia behar]
Abiapuntuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Belaguako aterpetxetik (Erronkari): 10 orduko joan-etorria.
- Linzako aterpetxetik (Ansó): 8 orduko joan-etorria.
- Laskundik (Bearno): 9 ordu J-E.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Mahaia Lhurseko lakutik ikusita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Nacional, Instituto Geográfico. «Instituto Geográfico Nacional» Geoportal oficial del Instituto Geográfico Nacional de España (Noiz kontsultatua: 2021-05-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) Urrutia, Javi. «Hiru Erregeen Mahaia (2.446 m)» https://www.mendikat.net (Noiz kontsultatua: 2019-11-15).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Hiru Erregeen Mahaia», Hiru Erregeen Mahaia luberri.net webgunea.
- «Hiru Erregeen Mahaia», Hiru Erregeen Mahaia Euskal-Herria.org webgunea.
- "Mendikat" webgunean.