Hirosaki gaztelua
Hirosaki gaztelua | |
---|---|
弘前城 | |
100 Fine Castles of Japan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Aomori |
Japoniako hiria | Hirosaki |
Ōaza | Shimoshirogane-chō |
Koordenatuak | 40°36′29″N 140°27′50″E / 40.608036°N 140.463806°E |
Historia eta erabilera | |
Suntsiketa | 1627 |
Reconstruction | 1810 |
Kontserbazio-zaharberritzea | 2014 |
Komisarioa | Tsugaru clan (en) |
Erabiltzailea | Hirosaki Domain (en) |
Ordezkatzen du | Horikoshi Castle (en) |
Ondarea | |
Hirosakiko gaztelua (japonieraz: 弘前城 Hirosaki-jō ) Japoniako Hirosaki hirian dagoen gaztelu japoniarra da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ōura Tamenobuk Toyotomi Hideyoshiren eta Tokugawa Ieyasuren alde egin zuen eta hauek lurrak eman zizkioten. 1603an gaztelua eraikitzeari ekin zion baina lanak bertan behera gelditu ziren Tamenobu Kyoton hil zenean. Bere ondorengoa zen Tsugaru Nobuhirak 1609an lanari berrekin zion eta 1611ean bukatu zuen. Sei solairutako dorre nagusi ederra egin zuen baina 1627an tximista batek jo eta sotoan zegoen polboraren eraginez leherketa itzela izan zen. Ez zen 1810 arte ez zen berreraiki eta hiru solairutakoa egin zuten, egoera ekonomikoa oparoa ez baitzen. Gaztelu berriarekin izena aldatu zioten Hirosaki izena emanez.
Tsugaru leinuak gaztelua errenditu egin zuen Meiji enperadorearen aurrean eta honi esker ez zen eraitsia izan. 1871ean Japoniako armadaren base bihurtu zen eta 1873an hainbat harresi bota zituzten soldaduak arte martzialetan trebatzeko. 1906an bi yagura erre ziren. 1909an Tsugaru Tamenoburen lau metrotako brontzezko estatua ezarri zuten. 1944an ordea Bigarren Mundu Gerraren barnean brontzezko elementu guztiak erabili ziren gerran erabiltzeko, hala estatua nola teila ugari.
1950an mantentzen ziren egitura guztiak Kultur ondare izendatuak izan ziren babesteko eta 1953an Eremu historiko izendatu zuten.
1999 eta 2000 artean indusketa arkeologikoak egin ziren eta aurreko gaztelu baten oinarriak eta santutegi xintoista bat ere aurkitu zituzten.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dorre nagusiak hiru solairu ditu eta 14 metrotako garaiera. Bere inguruan Edo Aroko hiru yagura mantentzen dira, bai eta bost ate ere. Harresiak inguratzen Hirosakiko parkea dago. 2.600 gereziondo daude bertan eta Japoniako hamani ikusgarrienetakoa izaten da.
Jaialdia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neguan urtero Hirosaki gazteluko Elurrezko lanparen jaialdia izaten da. 1999an esate baterako 310.000 bisitari izan ziren eta 165 lanpara eta 300 elur leize eraiki ziren parkean.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Japoniako gazteluen gida.