Hiri-barreiatze
Hiri-barreiatzea edo hiri-sakabanatzea (urban sprawl), italiar testuinguruan hiri lausoa izenez ezaguna (città diffusa), hirigintza kontzeptu konplexu bat da, oinarrian landa-lurrak okupatuz dentsitate txikiko hiri-garapena duena, erabileren bereizte handia (ad: dendak eta etxebizitzak) eta autoekiko mendekotasun handia eragiten dituena[1]. Hiri lausoak oztopo ugari sortzen ditu, hala nola:
- Autoekiko menpekotasun handia (eta auto gabekoen mugimendu eza)
- Ekipamendu desegoki eta sakabanatuak (ad: osasuna, kultura...)
- Azpiegitura kostu handiagoa biztanleko (ad: bideak, instalazioak...)
- Alferreko hiri-bilbea (ad: erabilera gutxiko kale-plazak
- Etxebizitza eta negozio dibertsitate txikia
- Energia, lurzoru eta ur erabilera handiagoa biztanleko
- Sumatutako balio estetiko kaxkarra (ad: paisaia errepikakorra)
Hiri-barreiatze terminoa konnotazio negatiboak ditu oro har, batez ere osasun, ingurumen eta kultura arrazoiengatik[2]. Hiri lausoetako biztanleek, batez beste gehiago kutsatzen dute eta auto arrisku gehiago jasan[3][4], hiri trinkoetakoak baino. Hala ere, eztabaidagai da, batzuen esanetan kontsumitzaile ugarik dentsitate txikiko auzoak nahiago dituztelako.[5]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIX. mendean, industrializazio garaian, teoria higienistek dentsitate txikiak hobesten zituzten, "airea ibiltzeko" eta gaitzak sahiesteko. Teoria hauek lehen herri garraioen garapenarekin agertu zen, biztanleen mugikortasuna areagotu zituena: burdinbidea. Hiri industrializatuaren desegokitasunak saihesteko, Ebenezer Howard ingeles hirigileak dentsitate txikiko hiri motak bururatu zituen: lorategi-hiria.
Autoaren garapenak hiri-barreiatzea bultzatu zuen, pertsonen mugikortasuna ez baitago herri-garraioari lotuta. Horrela, dentsitate txikiko auzoak areagotu ziren, errepidez komunikatuak. Era masiboan XX. mende erdialdetik garatu zen Estatu Batuetan eta azken laurdenetik Mendebaldeko Europan, Euskal Herrian barne.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ What is Sprawl?. SprawlCity.org (2008-02-07)
- ↑ Frumkin, Howard (May–June 2002). Urban Sprawl and Public Health. Centers for Disease Control and Prevention. 2008-02-07.
- ↑ Norman, Jonathan. (2006). «Comparing High and Low Residential Density: Life-Cycle Analysis of Energy Use and Greenhouse Gas Emissions» Journal of Urban Planning and Development doi: . ISSN 0733-9488..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Van Pelt, Julie (ed.). (2006). (PDF) Cascadia Scorecard 2006. ISBN 1-886093-16-4..[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Moore, Adrian; Rick Henderson (June 1998). "Plan Obsolescence", Reason Magazine. 2008-02-07.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- urban sprawl vs smart growth. Gurean ere egin beharreko analisia hiripublika blogean
- Hiri lausoa[Betiko hautsitako esteka] Berrian
- (Frantsesez) Bibliografia hiri-barreiatzeari buruz Frantziako gobernuaren webgunean