Edukira joan

Hipodamia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Piritooren emazteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Hipodamia (argipena)».
Hipodamia
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaButes (en) Itzuli, Atrax (en) Itzuli, Adrasto eta Bystus (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Piritoo
Seme-alabakPolypoetes (en) Itzuli
Zentauro bat Hipodamia bahitzen saiatzen da; Piritoo eta Teseo aurka egiten diote. Apuliar estiloko kratera, K. a. 350-K. a. 340 aldean, British Museum

Hipodamia (antzinako grezieraz: Ἱπποδάμεια, Hippodámeia) edo Deidamia (antzinako grezieraz: Δηιδάμεια), greziar mitologian, Butesen edo Adrasto, Argosko erregearen, alaba eta Piritoo, lapitarren erregearen, emaztea zen. Belaunaldiko emakumerik ederrenetako bat zen. Haren ezkontzako zeremonian gertatu zen zentauroen eta lapitarren arteko borroka[1].

Ezkontza egunean, Piritook oturuntza handi batera gonbidatu zituen lurraldeko biztanle guztiak, zentauroak barne. Baina hauek, ardoa sekula probatu gabeak, mozkortu egin ziren eta Hipodamia bahitu zuten, gainontzeko emakumeak eta oturuntzara joan ziren gizon gazte batzuekin batera. Hau izan zen zentauroen eta lapitarren arteko gerra ospetsuaren hasiera; gerran lapitarrak nagusitu ziren, Piritooren lagun leiala zen Teseoren laguntzarekin.

Piritoo eta Hipodamiak Polipetes izeneko seme bat izan zuten, Troiako Gerra ospetsuan parte hartu zuena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]