Hipertiroidismo
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Hipertiroidismo | |
---|---|
Hiperplasia tiroideo hedatsua, hipertiroidismoa duen paziente batengan. | |
Deskribapena | |
Mota | gaixotasun tiroidea eritasuna |
Espezialitatea | endokrinologia |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | iopanoic acid (en) , Tiamazol eta propylthiouracil (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | E05.9 |
GNS-9-MK | 242.90 |
OMIM | 603373 eta 609152 |
DiseasesDB | 6348 |
MedlinePlus | 000356 |
eMedicine | 000356 |
MeSH | D006980 |
Disease Ontology ID | DOID:7998 |
Hipertiroidismoa tiroide guruinaren gehiegizko jarioa da. Normalean hipertrofiarekin batera izaten da.[1] Hainbat eritasunek sortzen dute eta takikardiak, pisu-galtzea, urduritasuna eta dardarak dira sintoma nagusiak.
Fisiopatologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tiroide guruinak bi hormona jariatzen ditu: tiroxina (T4) eta triiodotironina (T3). Biek ala biek iodo dute beren molekuletan, eta tirosina aminoazidotik sortzen dira.
Bi hormona horiek prozesu katabolikoak sustatzen dituzte, eta organismoaren hazkuntzan ere eragin nabarmena dute. Energia sortzen duten oxidazio-prozesuak aktibatzen dituzte. Horregatik, hormona horien gehiegizko ekoizpenak -hipertiroidismoan gertatzen dena- oxigenoaren kontsumo handia eta beroaren sorrera -katabolismoaren ondorioz- eragiten ditu.
Sintomak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira hipertiroidimoaren sintoma nagusiak:[2]
- Apetituaren gehikuntza eta pisu-galera.
- Beroaldiak eta beroarekiko intolerantzia (prozesu katabolikoen azkartzearen ondorioz).
- Eskuetan izerdia.
- Dardarak.
- Argiarekiko sentikortasuna.
- Nerbio-sistemaren tentsioa, antsietatea, suminkortasuna, hiperaktibitatea, insomnioa.
- Bihotzaren eta arnas-aparatuaren jardueraren aktibazioa: bihotz-maiztasuna areagotzen da eta adrenalinaren gaindosiak sortuko lituzkeen antzeko sintomak agertzen dira, orokorrean.
- Tiroide guruinaren garapen handia, lepoaren hantura eragiten duena.
Etiologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gravesen eritasuna: Euskal Herrian hau da hipertiroidismoaren kausa nagusia. Gaixotasun autoimmunea da.
- Tiroide guruinaren tumoreak
- Tiroide guruinaren hantura, infekzio baten ondorioz edo hartutako botika batzuen ondorioz
Diagnostikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diagnostikoa baieztatzeko odol-analisia egiten da, hormona tiroideoen kontzentrazioa aztertzeko, eta ekografia, tiroidearen tamaina, itxura eta funtzionalitatea ikusteko.[2]
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tratamenduari dagokionez, farmakologikoa (metimazola, propiltiouraziloa...), kirurgikoa (tiroide guruina erauzteko) edo iodo erradioaktiboaren bidezkoa (tiroide guruina deusestatzeko) aplikatu daitezke. Operazio kirurgikoan egindako ebakia ez da oso handia izaten, eta normalean gaixoa bere eguneroko bizimoduari berrekiteko moduan egongo da hamar egunen buruan.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ a b c Agirre, Jabier. Tiroide guruinaren trastornoak. Argia astekaria, 2012ko urriak 14, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-4-12).