Edukira joan

Hiltegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiltegi bat barrutik.

Hiltegia,[1] hiltokia[2] edo mataderia[3] abereak hiltzen diren lantegia da, ondoren haien haragia edo haien gorputzetik eratorritako produktuak prozesatu, gorde edo komertzializatzeko. Eraikin hauen kokapena desberdina da herrialde batetik bestera eta sarritan, eraikin hauetan erabiltzen diren prozedurak eta eraikinaren beraren kokalekua estatuak edo erlijio batek arautuak egoten dira. Hiltegietan animaliak hiltzeko dituzten prozedurak, batzuetan animalientzat sufrimenduzkoak,[4][5] eztabaidagai izan dira urte askotan zehar eta zenbait gizarte eragilek, animalistek kasu, hiltegi hauek desagertzea eskatzen dute.[6][7]

Hiriak neurrigabe handitu ahala, horiek haragiz hornitzeko premia areagotu egin zen. Haragi hori hornitzen zuten abereak, hala nola behiak, zerriak eta oiloak, ordu arte sistema tradizionalen arabera hazi eta hiltzen ziren, abeletxeetan. Industrializazioarekin batera, burdinbideak garatu eta abereak tropelean garraiatzen ziren bagoietan hiriko hiltegietara. 1890eko urteetan, muntaketa-kate sistema asmatu zen Chicagon, Estatu Batuetan, abereak bizkorrago hil eta zatikatzeko. Hanka batetik soka batez aberea buruz behera zintzilikatu eta errail baten bidez langile hiltzailearengana eramaten zen. Langileak berehala hil behar zuen aberea, atzetik zintzilik zetorren hurrengoa hiltzeko, era mekanikoan.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
  2. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
  3. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
  4. «SUFRITZEN DUTE - ZUK EKIDIN DEZAKEZU» www.sufren.org (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).[Betiko hautsitako esteka]
  5. Orzaiz, Ion. «Azken uneko agonia, azalera» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
  6. (Gaztelaniaz) «Los animalistas 'toman' los mataderos» Ideal 2019-03-08 (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
  7. Ethics, Animal. (2016-05-17). «Zer da beganismoa?» Animal Ethics (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
  8. (Ingelesez) «Production Line Animals - Watch the full documentary | ARTE in English» ARTE (Noiz kontsultatua: 2023-03-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]