Hilarion Capucci
Hilarion Capucci | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2012) | |||||
1965eko irailaren 5a -
1965eko uztailaren 30a - Elizbarrutia: Caesarea in Palaestina dei Greco-Melkiti (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Alepo, 1922ko martxoaren 2a | ||||
Herrialdea | Siria | ||||
Heriotza | Erroma, 2017ko urtarrilaren 1a (94 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | arabiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Eliza greziar katoliko-melkita | ||||
Erlijio-ordena | Basilian Aleppian Order (en) |
Hilarion Capucci (Alepo, Siria, 1922ko martxoaren 2a - Erroma, Italia, 2017ko urtarrilaren 1a) Siriako apezpiku katolikoa izan zen. Zesarea Maritimako artzapezpikua izan zen Eliza Melkita greziar-katolikoan.
Alepon jaioa, bere agintaldian Israelen Palestinako okupazioaren aurkari handia izan zen, bere burua palestinarrarekin lerrokatuz. 1947ko uztailaren 20an ordenatu zen apaiz, Alepoko Melkiten San Basilioko Ordenaren barruan. 1965eko uztailaren 30ean artzapezpiku izendatu zuten.[1]
2017ko urtarrilaren 1ean hil zen, Erroman, 94 urte zituela.[2][3]
Gartzelaldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1974ko abuztuaren 18an Israelko segurtasun indarrek atxilotu zuten Gazara armak sartzen ari zelako bere kotxean.[4] Israelek epaiketa martziala egin zion, bere estatus diplomatikoa armak Palestinako Askapen Armadari emateko erabiltzen ari zela argudiatuta. 12 urteko gartzela zigorra jaso zuen.[5][6]
Maximos V.a, Melkiten Elizako patriarka, Capucciren gartzelaratzearen aurka agertu zen. Bere esanetan "Apezpiku bat atxilotu daiteke pentsatzen badu bere egin beharra dela armak hartzea? Historian atzera egiten badugu beste apezpiku batzuk aurkituko ditugu armen kontrabandoa egin zutenak, euren bizitza eman zutenak edo ilegalak ziren ekintzan egin zituztenak Juduak Nazien okupaziotik salbatzeko. Ez dut ulertzen zergatik kondenatu behar den gizon bat Arabiarrak salbatzeko prest baldin badago". Maximok ere adierazi zuen Israelek Ekialdeko Jerusalem ilegalki hartua zuela, Nazio Batuen Erakundearen erresoluzioen aurka.[7]
1975ko Kfar Yuvaleko bahituen krisian askatasuna eskatu zuten presoen artean Capucci bera zegoen[8], eta Air Franceren 139. hegaldia bahitu zutenean ere bere askatasuna eskatu zuten[9], 1976an.
1978an askatu zuten, Vatikanoaren interbentzioari esker, bere 12 urteko zigorretik lau urte bete eta gero.[4]
1979ko Irango bahituen krisian negoziatzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1979an izan zen Irango bahituen krisian paper garrantzitsua izan zuen Capuccik. Bahituei hainbat bisita egin zizkien eta 1980ko maiatzean erreskate lanetan istripua izan eta hil ziren AEBko militarren gorpuak ateratzea lortu zuen[10]. Bahituak askatzeko akordioa ere negoziatu zuen, baina plana bertan behera geratu zen Frantziako prentsak Irango parlamentuak akordioa onartu aurretik argitaratu zuelako.[11]
Irak eta Gaza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irakeko Gerraren aurkari sutsua izan zen eta John Sharperen Neo-Conned!: Just War Principles a Condemnation of War in Iraq liburuaren hitzaurrea idatzi zuen.
2009an Capucci Libanotik Gazara atera zen itsasontzian zegoen Israelek barkua atxilotu zuenean Israelek duen blokeoa hausteagatik. 2010ean Gazara zihoan Askatasunaren Flotillako kide izan zen, MV Mavi Marmararen baitan[12]. Israelek barku horretako bederatzi pertsona hil zituen[13], Capucci atxilotu eta deserriratu zuen[14].
Sariak eta ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palestina, Irak, Egipto, Libia, Sudan eta Siriako gobernuek Capucci omendu dute zigiluak ekoiztuz.
Palestinaren Askapenerako Erakundea Jerusalemeko Apezpiku izendatu zuen, atzerriratua zegoela.
2017ko urtarrilaren 1ean Mahmoud Abbasek Jerusalemeko Martir titulua eman zion.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Cheney, David M.. «Archbishop Hilarion Capucci [Catholic-Hierarchy»] www.catholic-hierarchy.org (Noiz kontsultatua: 2017-01-01).
- ↑ (Arabieraz) للصحافة, وكالة خبر الفلسطينية. «سفارة فلسطين في الفاتيكان تنعى مطران القدس في المنفى "كابوتشي"» http://khbrpress.com (Noiz kontsultatua: 2017-01-01).
- ↑ Department, Blue Ltd. - Development. «وفاة الأب الثائر "كابوتشي" عن 94 عاما - وكالة وطن للأنباء» وكالة وطن للأنباء (Noiz kontsultatua: 2017-01-01).
- ↑ a b (Ingelesez) Zile, Dexter Van. (2010). Gun-Running Bishop On Flotilla. The Camera: Media Report, 10–11 or..
- ↑ (Ingelesez) Casper, Lionel I.. (2017-01-01). The Rape of Palestine and the Struggle for Jerusalem. Gefen Publishing House Ltd ISBN 9789652292971. (Noiz kontsultatua: 2017-01-01).
- ↑ The Associated Press: Israeli navy: Lebanese aid boat impounded. 2009-02-08 (Noiz kontsultatua: 2017-01-01).
- ↑ (Ingelesez) Corley. (2001). Obituary - Patriarch Maximos. The Independent, 6 or..
- ↑ (Ingelesez) Rubin, Barry; Rubin, Judith Colp. (2015-01-28). Chronologies of Modern Terrorism. Routledge ISBN 9781317474654. (Noiz kontsultatua: 2017-01-01).
- ↑ (Ingelesez) Dunstan, Simon. (2017-01-01). Entebbe: The Most Daring Raid of Israel's Special Forces. The Rosen Publishing Group ISBN 9781448818686. (Noiz kontsultatua: 2017-01-01).
- ↑ «The Montreal Gazette - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2017-01-01).
- ↑ «Youngstown Vindicator - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2017-01-01).
- ↑ (Ingelesez) McGeough, Paul. «Tension builds as flotilla approaches Gaza» Brisbane Times (Noiz kontsultatua: 2017-01-01).
- ↑ «Israel moves to stop Gaza aid fleet» english.aljazeera.net (Noiz kontsultatua: 2017-01-01).
- ↑ «Israel to deport former Jerusalem Archbishop on board flotilla» Maan News Agency (Noiz kontsultatua: 2017-01-01).