Edukira joan

Hidrofluorokarburo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kimika organikoan hidrofluorokarburoak (HFC) fluor-, hidrogeno- eta karbono-atomoz osatutako konposatuak dira. Kloro-atomorik ez dutenez, ozono-geruzari ez diote kalterik egiten, baina berotegi-efektu handikoak dira. Konposatu sintetikoak dira naturan berez sortzen ez direnak[1].

Fluorometanoa HFC sinpleena da

Hidrofluorokarburoak konposatu organofluoratuen artean motarik arruntena. Gehienak gasak dira giro-tenperaturan eta presioan. Maiz erabiltzen dira aire egokituko ekipoetan eta hozgarri gisa. Adibidez, R-134 kodekoa (1,1,1,2-tetrafluoroetanoa) HFC hozgarri erabilienetako bat da. Estratosferako ozono-geruza berreskuratzen laguntzeko, HFC hartu zen klorofluorokarburoak (CFC) eta hidroklorofluorokarburoak (HCFC) ordeztek erabiltzen dira. HFCak apar isolatzaileetan, aerosolen propultsatzaileetan, disolbatzaile gisa eta suteen aurkako babeserako ere usatzen dira.

Ingurugiro-eragina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HFCak berotegi-efektuko gasak izanik eta klima-aldaketa borrokatzeko neurrien artean, 2016ko urriaren 15ean, produktu kimiko horiek, Nazio Batuen Ingurumen Programaren goi-bilera batean Kigalin bildutako 197 nazioetako negoziatzaileek akordio lotesle bat lortu zuten (Kigaliko zuzenketa) hidrofluorokarburoak (HFC) pixkanaka murrizten joateko Montrealgo Protokoloari egindako zuzenketa baten bidez[2].

Montrelago protokoloa laurogeiko hamarkadan sortu zenez eta herrialdeen egoera ekonomikoa aldatu denez, Kigaliko zuzenketak hiru estatu-talde sortu zituen zuzenketa inplementatzeko.

Lehen taldeak, herrialde industrializatu "zaharrak" barne hartzen dituenak, HFCen erabilera 2024rako % 45 eta 2036rako % 85 murrizteko konpromisoa du, 2011 eta 2013 urteen arteko erabilerarekin alderatuta. Bigarren talde batek, Txina eta Brasil barne, 2045erako kontsumoa % 80 murrizteko konpromisoa hartu zuen. Azkenik, epe hori 2047ra luzatzen da gainerako estatuentzat, India eta Ekialde Ertaineko hainbat herrialde barne, aire girotuaren kontsumitzaile handiak baitira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hidrofluorokarburo. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.
  2. Ratification of the Kigli amendment. UN enviroment, Ozone Secretariat.