Hida Minzoku Mura museo herria
Itxura
Hida Minzoku Mura museo herria (japonieraz: 飛騨民俗村 ) Takayama (Gifu) hirian dagoen aire libreko arkitektura museo ezaguna da.
Museoko eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japoniako eskualde menditsuetako arkitekturaren adierazgarriak diren 30 landetxe inguru daude bertan ikusgai. Bereziki aipagarriak dira gasshō-zukuri estiloko etxeak, malda haundiko teilatudunak.
Eraikin zaharrenek 500 urte dituzte eta berrienek mende bat. Bakoitzak bere garaiko tresneria gordetzen du, hala zeta ekoizpenari lotuak, sukalde tresnak eta jantziak.
Artisautza jarduerak ere erakusten dira, zurgintza, tindaketagintza, ehungintza eta zeramika besteak beste.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz) Webgune ofiziala