Edukira joan

Hezur haustura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hezur-haustura» orritik birbideratua)
Hezur haustura
Deskribapena
Motakaltea, bone disease (en) Itzuli
traumatismoa
Espezialitateaosteologia
Arrazoia(k)nekeagatiko haustura
traumatismo
Sortzen duhezurretako mina
Azterketa medikoamedical radiography (en) Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakteriparatide (en) Itzuli eta denosumab (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10T14.2
GNS-9829
DiseasesDB4939
MedlinePlus000001
eMedicine000001
MeSHD050723
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Hezur haustura osasun-egoera bat da non hezur baten apurketa osoa edo partziala ematen den. Kasu larrienetan, hezurra zati askotan apur daiteke[1]. Hausturaren kausak oso ezberdinak izan daitezke: kolpe baten ondorioz edo indar/presio handia jasan izanagatik. Bestalde, baliteke apurketaren arrazoia hezurren ahultasuna eragiten duen gaixotasun bat izatea(osteoporosia, osteopenia, gaixotasun zeliako ez diagnostikatua, hezur minbizia edo osteogenesi inperfektua). Kasu horretan haustura patologikoa deritzo.

Hezur haustura gorputzeko edozein hezurretan eman daiteke.

Hezur haustura hezur baten apurketa partziala edo totala da. Hainbat sailkapen sistema egongo dira, zein apurketa mota den, zein eskualde kaltetua dagoen eta beste faktore batzuen arabera. Bere etiologiaren arabera ere sailka daitezke: patologikoak, traumatikoak, nekeak edo estresak sorturikoak eta obstetrikoak[2].

Hezurraren atalak: Epifisia, metafisia eta diafisia.

Hezurreko kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezurretan hiru atal nagusi bereizten dira: epifisia, metafisia eta diafisia. Beraz, apurketa zein ataletan eman den arabera sailka daitezke[3]:

  • Epifisiarioak: Azalera artikularran ematen bada, haustura artikularra deituko zaio eta ez bada bertan ematen, artikular kanpokoa edo extraartikularra. Aldiz, apurketa ume batean ematen bada eta kartilagoa apurtzen bada epifisiolisi deituko zaio.
  • Metafisiarioak: Hezurraren goiko edo beheko metafisietan eman ohi dira.
  • Diafisiarioak: Hezurraren goiko erdiko edota beheko herenetan eman daitezke.

Gorputzeko kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaltetutako hezurraren arabera:

Haustura puntua kanpoaldearekin komunikatzen bada:

  • Itxia: hausturaren punta ez bada gorputzeko azalarekin elkartzen, edo zauriren bat badago; hau ez da komunikatzen kanpoaldearekin.
  • Irekia: zauriren bat hausturaren jatorria azalerarekin komunikatzen badu, eta honen bidez, azaletik edo kanpoaldetik datorren mikroorganismo patogenoen pasabidea errazten badu.

Haustura patroia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezurra zein modutan apurtu den arabera:

  • Haustura lineala: Apurketa hezurraren luzetarako axisarekiko paraleloki ematen denean.
  • Zeharkako apurketa: Apurketa hezurraren luzetarako axisarekiko elkartzuta denean.
  • Haustura oblikuoa: Luzetarako axisarekiko diagonala den apurketa (30° baino gehiago)
  • Haustura espirala: Apurtutako hezurraren atal bat behintzat okertu egiten denean.
  • Presioak eragindakoa: Bizkarrezurrean eman ohi da, osteoporosia bezalako gaixotasunek hezur-ahultasuna eragiten dutenean edota zama oso pisutsua hartu baldin bada.
  • Talkak eragindakoa: Hezur zatiak haien artean talka egiten dutenean.

Hezur-hausturak hurrengo sintomak adierazten ditu.

  • Min zorrotza ezer egin gabe nahiz giltzadura edo hezurra bera mugitzean eta ukitzean.[4]
  • Erasandako alderdia minbera eta handituta.
  • Mugimendua mugatuta.
  • Haustura-azaleraren deformazioa.[5]
  • Odol jarioa edota hematoma.
  • Sukarra: infekzioa edota hematoma ematen baldin bada.
  • Haustura eremuan zama jasatzeko ezintasuna.
Erradiografia

Hezur hausturak pazientearen historia klinikoan eta azterketa fisikoaren bitartez egiten da. Horretarako hainbat metodo erabiltzen dira baina erradiografia da erabiliena. Hona hemen erabili daitezken metodo ezberdinak[6]:

Hausturen kasuan, egin daitekeen egokiena atala bermatzea da. Helburu nagusia kaltetutako segmentuaren funtzionalitatea ahalik eta hoberen berreskuratzea da.

Igeltsuzko benda

Hezur-haustura bat inmobilizatzeko modu egokiena giltzadura batetik beste batera izango da, hezurra ez mugitzeko helburuarekin, ahalik eta kalte gutxien sortzeko odol hodi eta muskuluetan. Kaltetutako eremua inmobilizatzean, hantura mina murriztu egingo da

Hausturaren tratamendua gehienetan berdina izan ohi da: inmobilizatzea, murriztea eta birgaitzea.

Tratamenduak barne hartu dezake:

  • Ferula edo igeltsoa: honen bidez kaltetutako atala inmobilizatu egingo dugu, hezurraren lerrokatzea erraztuz eta mugimenduaren kontra babesteko.
  • Antiinfamatorioak: mina kontrolatzeko
  • Trakzioa: tiraketa batean datza, indar bat ematen zaio gorputzari, honen zenbait atal luzatzeko noranzko zehatz batean.
  • Kirurgia: beharrezkoa izan daiteke, zenbait hezur dagokien lekuan itzultzeko.


Tratamendu egoki bat izateko, gomendio hauek jarraitzea baliagarria izango da:

  • Lehengo hiru asteetan geldirik eduki eta karga saihestu (Igeltsua-ren bitartez).
  • Min handia dagoenean hotza jarri giltzaduraren gainean.
  • Atsedenaldia bukatutakoan, lesioa beheko gorputz-adarretakoa bada, hasi pixkanaka hanka lurrean jartzen, minak uzten duen neurrian.
  • Karga gehituz joan arian-arian.
  • Igeltsuzko benda zaindu: ez busti, hezetu, moztu edo berotu.
  • Igeltsutik kanpo gelditzen diren gorputz adar-muturrak mugitu.

Haustura gehienak istripuetan eman ohi direnez, hezurrak kalte ditzaketen egoerak edota ekintzak sahiestea da gomendagarriena (altuera handitik salto egitea, zama handiak hartzea, kolpe gogorrak hartzea...). Baina esan bezala, beste kasu batzuetan gaixotasun ezberdinek eragiten dute hezurren haustura. Kasu hauetan, jarraibide batzuk jarrai ditzakegu haustura prebenitzeko:

Osteoporosia sufritzen dutenentzat hainbat neurri gomendatzen dira[7]:

  • Takoi gabeko zapatilak erabili eta bota beroak neguan.
  • Barandilak erabili jaustea ekiditzeko.
  • Adi egon kaletik oinez zaudenean, zaintiratuak edota jaustea ekitzeko asmoz.
  • Bastoi bat erabili, behar izatekotan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://web.archive.org/web/20190308080848/https://www.osakidetza.euskadi.eus/contenidos/informacion/ceki_consejos/eu_ceki/adjuntos/17.Hausturak - Fracturas.pdf

  1. «Official and Tentative Methods of Analysis of the Association of Official Agricultural Chemists» Journal of the American Medical Association 108 (20): 1742. 1937-05-15  doi:10.1001/jama.1937.02780200064037. ISSN 0002-9955. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  2. García Garcés, E.. (2008-04). «Lesiones en el judo de alta competición, actuación del deportista ante las mismas y valoración de los tratamientos de fisioterapia» Fisioterapia 30 (2): 79–86.  doi:10.1016/s0211-5638(08)72961-4. ISSN 0211-5638. (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  3. (Gaztelaniaz) Tipos de fracturas -. 2017-04-26 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  4. (PDF) Osakidetza.euskadi.eus. (Noiz kontsultatua: 2019ko martxoaren 3an).
  5. (Gaztelaniaz) «Fractura Qué es? Tipos, Tratamientos, Síntomas e Información» CuidatePlus 2015-04-23 (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  6. «Fracturas» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).
  7. (Ingelesez) «Prevención de fracturas y caídas» National Osteoporosis Foundation (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]