Edukira joan

Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea
Datuak
Izen laburraHASI
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaEuskal Herria
Ideologiamarxismo-leninismoa, ezker abertzalea eta Eusko abertzaletasuna
Kokapen politikoaEzker iraultzaile politiko
Jarduera
Honen parteKoordinadora Abertzale Sozialista
Agintea
LehendakariaSantiago Brouard
Idazkari orokorraTxomin Ziluaga
Osatuta
Historia
Sorrera1977
Desagerpena1992

Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea (HASI) 1977an sortutako alderdi politiko independentista eta sozialista marxista izan zen. Bere jarduera-eremua Hego Euskal Herria izan zen. KAS erakundeko partaide izan zen eta Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen. Zatiketa askoren ostean, 1992ko V. Biltzarrean alderdia desegin eta bere kideak KASera pasa ziren. Alderdiaren agerkaria Eraiki izena zuen.

Euskal Herriko Alderdi Sozialista (EHAS), Eusko Sozialistak (ES) eta zenbait independenteren batze-prozesu baten ondoren sortu zen 1977an. Marxista eta sozialista zen eta Euskal Herri batu eta independentea lortzea zuen helburu. Santi Brouard izan zen alderdiaren fundatzaileetako bat eta lehendakaria. HASI Koordinadora Abertzale Sozialistan sartu zen eta Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuen 1978an.

1978ko Lehen Biltzarrean zatiketa gertatu zen HASI barruan: EKIA taldea alderditik irten eta Euskadiko Ezkerran sartu zen. Hirugarren Batzarra egin zenean (1987), ordura arte idazkari nagusi zen Txomin Ziluagak zuzendutako militante-talde bat alderditik bereizi zen. Bosgarren Biltzarrean (1992) alderdia desegitea eta militanteak KASen lanean jarraitzea erabaki zen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]