Herofilo Kaltzedoniakoa
Herofilo Kaltzedoniakoa | |
---|---|
<smallHerofiloren erliebea, Zaragozako Medikuntzazko Antzinako Fakultatean> Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Chalcedon (en) , K.a. 335 |
Heriotza | Alexandria, K.a. 280 (54/55 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | antzinako greziera |
Irakaslea(k) | Praxagoras (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, ginekologoa eta anatomista |
Herofilo Kaltzedoniakoa (antzinako grezieraz: Ἡρόφιλος; Bitinia, c. K.a. 335-K.a. 280) Alexandria eskolako mediku bat zen. Gorpuen disekzioak Errenazimenduan hasi zirela uste den arren, praktika hau Alexandriako eskolan, K.a. III. mendean, hasi zen.
Gorpuen disekzioak debekatuta zeuden hiri gehienetan, Alexandrian izan ezik. Herofilo lehenengo anatomistatzat har daiteke. Hura izan zen lehena sistematikoki giza-gorpuen disekzioak egitean anatomia zehatzagorako oinarriak jarriz[1]. Praktika horretan Erasistrato Zeoskoarekin aitzindaria izan zen. Aulo Kornelio Zeltso entziklopedista erromatarrak (De Medicina) eta Tertuliano Elizaren lehen teologoetako batek adierazi zutenez, berak heriotz zigorrera kondenatutako kriminalei eta esklaboei baino ez egin zituela disekzioak, baina espetxetik aterata erregeen baimenaz[2]. Burmuin-hodiei buruzko ikerketak egin zituen. Hori dela eta, burmuinaren atzeko zain-bateratzaileak Herofiloren prentsa deitzen da. Pultsuaren sinkronia eta bihotzaren taupadak egiaztatu zituen baita adimena ez zegoela bihotzean burmuinean baizik ere. Herofilo entzefalo ikasi zuen gizakien disekzio eta bibisekzioen bitartez eta animalien ikerketekin. Meningeak, plexu koroideoak, laugarren bentrikulu eta burmuineko sinuen bateratzea azaldu zituen. Anatomiazko bederatzi tratatu idatzi zituela esaten da baina guztiak galdu dira[3]. Haren lana eta Erasistratoarena desagertu zen Julio Zesarrek Alexandria suntsitu zuenean. Honi burruz badakigu zerbait geroko egileei esker, Galenori bereziki.