Henri Victor Regnault
Itxura
Henri Victor Regnault (Aix-la-Chapelle, Frantzia, 1810eko uztailaren 21a - Paris, Frantzia, 1878ko urtarrilaren 19a) frantses kimikaria eta fisikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gay-Lussac frantses fisikari eta kimikariaren lekua hartu zuen Parisko politeknikoko kimika-sailean, eta Frantziako Collègeko katedradun egin zuten 1841ean.
Jariakarien estatikari buruzko ikerketak egiteaz gainera, uraren lurrunaren neurketak, gasen bero-ahalmen espezifikoarenak eta hotsaren hedatze-lastertasunari buruzkoak egin zituen. Kimikaren alorrean, ordea, alkaloide buruz egin zituen ikerlanak dira aipagarri, eta etilenoaren ordezko deribatu kloratuak ere prestatu zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Henri Victor Regnault |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |