Henderson Zelaia (Guadalcanal)
Henderson Zelaia | |
---|---|
Pazifikoko Gerra | |
Kokapena | |
Koordenatuak | 9°25′41″S 160°03′17″E / 9.4281°S 160.0547°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1942 |
Henderson zelaia Bigarren Mundu Gerran, Salomon uharteetako Guadalcanal irlan zegoen aireportu militarra zen. Gaur egun, Honiara Aireportu Internazionala deitzen da.
Japoniarren eraikitze lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1942ko apirilean, Salomon uharteak okupatu eta gero, japoniar militarrek Port Moresby eta Ginea Berria hartzeko asmoa zeukaten. Plan horren arabera ere, japoniar itsas armadak Tulagi uhartea okupatu nahi zuen. Operazioaren helburua, japoniar defentsaren hego-perimetroa hedatzea zen eta baseak ezarri nahi zituzten, Nauru, Ocean uhartea, Kaledonia Berria, Fiji eta Samoa hartzeko. Horrela, Australia eta AEBen arteko hornitzeko itsasbideak eten nahi zituzten, Australiaren arriskua indargabetzeko.
Maiatzean, eskualde hartara heldu zirenean, japoniar injeniariek aireportua diseinatu zuten. "Lunga lurmuturra" edo "Runga lurmuturra" deitu zioten eta bere kodetutako izena "RXI" zen. Aireportu hartatik, japoniar hegazkinek Salomonen hegoaldea, Australiarako itsabideak eta Ginea Berriko ekialdeko hegala begiratu ahal izango zituzten.
Bi eraikuntza unitate nagusik hartu zuten parte: 1379 batean, eta 1145 beste batean. Biak heldu ziren 1942ko uztailren 6an. Taldea Midwayra joatekoa zen, behin uharte horiek menperatuta. Lana uztailaren 9tik hasi zen. Aliatuen kostazainek mungimendu horiek antzeman zuten eta estatubatuarrek Guadalcanal hartzeko planak egiten hasi ziren aireportua harzeko eta eurek, beraiek, erabiltzeko.
Ia uztailaren erdian, "Inouree Hama]]k agintzen zuen "Hama Eraikuntza Unitatearen" 250 zibil gehiago heldu ziren. Unitate horrek 50 gizonezko zituen iada, Tulagin. 14. Kanpatzeko-gorputzaren espezialistek irrati estazio bana eraiki zuten Tulagin, Gavutun eta RXIn. Eta azken horretan radardun aginte-postu bat ezarri zuten. Tokian tokiko langileak erabili zituzten eraikuntza-lan horietarako.
Aireportuaren lanak azkar joan ziren, izan ere, lan-programaren aurrean. 1942ko abuztuaren 6an, estatubatuar lehorreratzeen aurretik, langileei aparteko sakai ano bat eman zieten aireportuaren lana aldez aurretik amaitzeagatik.
Estatubatuarren aireportuaren hartzea eta Guadalcanalgo Itsas Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1942ko abuztuaren 7an, aliatuak, batez ere estatubatuar marineak, Salomon uharteetako Guadalcanal, Tulagi eta Florida uharteetan lehorreratu ziren japoniarrei irlako baseak erabiltzea galarazteko. Izan ere, japoniarrek uharte haietatik Australia eta Zeelanda Berrirako hornitzeko itsasbideak oztopatu nahi zituzten. Aliatuek ere Guadalcanal eta Tulagi uharteak erabili nahi zituzten handik Rabaulgo eta Britainia Berriko japoniar baseak indargabetu edo hartzeko.
Aliatuek japoniar defendatzaileak zanpatu zitzute; Tulagi eta Florida hartu zituzten, eta baita Guadalcanalgo RXI aireportua ere. Hartu zuten aireportuari Henderson Zelaia deitu zioten AEBetako marineen Lofton Henderson maiorraren omenez. Maior hori VMSB-241ren komandante nagusia zen eta Midwayko guduan japoniarrek hil egin zuten marineen lehenengo hegazkinlari izan zen, haren eskuadroia etsaiaren hegazkin-ontzien aurkako erasoan gidatzen ari zela.
Ustekabean harrapatuta, japoniarrek 1942ko abuztuaren eta azaroaren artean ahalegin handiak egin zituzten aireportua berreskuratzeko. Lehorreko hiru gudu handi eta itsasoko zazpi (gaueko bost eta bi hegazkin-ontzienak) eta etengabeko aireko guduen ostean 1942ko azaroan Guadalcanalgo itsas gudua gertatu zen. Gudu hartan, estatubatuarrek aurre egin zioten japoniarrek aireportua berreskuratzeko egindako azken saiakerari.
1942ko abenduan, japoniarrek amore eman zuten eta ez zuten ahalegin gehiago egin. Izan ere, 1943ko otsailaren 7an, alde egin zuten Guadalcanal uhartetik, aliatuen erasoari ihes egiten ziotelarik.