Hemiaminal
Itxura
Kimika organikoan, hemiaminala talde funtzional bat edo konposatu kimiko mota bat da, non hidroxilo talde bat eta amina bat dauden karbono atomo berari lotuta: -C(OH)(NR2)-. R hidrogenoa edo alkilo-talde bat izan daiteke. Hemiaminalak bitartekariak dira aminetatik eta karboniloetatik iminak sintetizatzeko bidean[1].
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hemiaminalak aldehido edo zetona baten eta amina baten erreakzioaren lehen urratsa izaten dira. Esaterako, karbazolaren amina sekundarioaren eta formaldehidoaren erreakzioak hemiaminal bat sortzen du[2].
Saxitoxinaren sintesi asimetriko totalaren urrats giltzarria da hemiaminala sortzea[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Urbansky, Edward T.. (2000-12-01). «Carbinolamines and Geminal Diols in Aqueous Environmental Organic Chemistry» Journal of Chemical Education 77 (12): 1644. doi: . ISSN 0021-9584. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
- ↑ «Molbank 2003» web.archive.org 2018-09-26 (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
- ↑ Fleming, James J.; McReynolds, Matthew D.; Du Bois, J.. (2007-08-01). «( )-Saxitoxin: A First and Second Generation Stereoselective Synthesis» Journal of the American Chemical Society 129 (32): 9964–9975. doi: . ISSN 0002-7863. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hemiaminal |