Edukira joan

Heinrich Schliemann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Heinrich Schliemann

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohan Ludwig Heinrich Julius Schliemann
JaiotzaNeubukow (en) Itzuli1822ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
 Errusiar Inperioa  (1847 -
 Ameriketako Estatu Batuak  (1869 -
BizilekuaAtenas
San Petersburgo
Errusiar Inperioa
Iliou Melathron (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaNapoli1890eko abenduaren 26a (68 urte)
Hobiratze lekuaAtenasko Lehen Hilerria
Heriotza modua: meningitis bakterianoa
Familia
AmaLuise Therese Sophie Schliemann
Ezkontidea(k)Sofia Schliemann (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Rostock (en) Itzuli
Parisko Unibertsitatea
(1866 - 1868)
Hezkuntza-mailaohorezko doktorea
Hizkuntzakalemana
ingelesa
nederlandera
gaztelania
frantsesa
portugesa
errusiera
suediera
poloniera
latina
arabiera
italiera
antzinako greziera
greziera
daniera
esloveniera
turkiera
persiera
Hindustanera
sanskritoa
hebreera
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, arte-historialaria, arkeologoa, Eleaniztuna, merkataria, bidaiaria, ekintzailea eta idazlea
Lantokia(k)San Petersburgo
Paris eta Atenas
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniar Arkeologia Institutua
Zientzien Bavariar Akademia
Hellenic Philological Society of Constantinople (en) Itzuli
Royal Swedish Academy of Letters, History and Antiquities (en) Itzuli
American Antiquarian Society (en) Itzuli

Find a Grave: 5531 Edit the value on Wikidata

Heinrich Schliemann (Neu-Bukow, Mecklenburg) 1822ko urtarrilaren 6a - Napoles (Italia) 1890ko abenduaren 26a) alemaniar aberatsa zen, dirutza lortu ostean arkeologiari ekin ziona. Troia aurkitu zuen eta beste makina aurkikuntza egin zituen Mizenas, Tirinto eta Orkomenon, Iliadak benetako tokiak deskribatzen zituela frogatuz.

Hizkuntza zahar ugari ikasi eta Errusian dirutza handia egin ondoren, Greziara joan zen (1868) Homeroren poemetan aipatzen ziren herriak aurkitzeko asmotan. 1870. urtean ustez Troia behar zuen lekuan indusketa lanak hasi zituen eta lau hiriren hondakinak aurkitu zituen, bata bestearen gainean eraikiak. Horietako hiri batean Priamo pertsonaia mitologikoaren altxorra aurkitu zuelakoan zegoen. Mizenas, Orkomeno, Tirinto eta Itakako uhartean lan egin zuen, eta Mizenasko zibilizazioko aztarna ugari aurkitu zituen. Argitara eman zituen teoria asko zuzenak ez baziren ere, bideak zabaldu zizkion greziar arkeologiari. Obra nagusiak: Ithaka, der Peloponnes und Troja (1869, Itaka, Peloponeso eta Troia), Troja und seine Ruinen (1878, Troia eta bertako hondakinak), Mykenä (1878, Mizenas). 1892an argitaratu zen bere autobiografia.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Heinrich Schliemann Aldatu lotura Wikidatan