Hegazterren tximeleta
Hegazterren tximeleta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Nymphalidae |
Leinua | Nymphalini |
Generoa | Aglais |
Espeziea | Aglais io (Linnaeus, 1758)
|
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Asun handi |
Hegazterren tximeleta edo pauma tximeleta (Aglais io[1]) Euskal Herrian aurki daitekeen tximeleta bat da, Nymphalidae familiakoa.
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eurasia guztian espezie arrunta da. Bi azpiespezie ditu:
- A. io caucasica (Jachontov, 1912)
- A. io geisha (Jachontov, 1912)
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Imagoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta handia da, 50-55 mm-ko hegal zabalera hartzen du. Nahasterik ez dagoen tximeleta da. Gainaldean kolore gorri indartsua du eta hegal bakoitzean ozelo urdin-beltz deigarria du. Ozelo horien funtzioa harrapariak izutzea da[2]. Azpialdean kolore marroi iluna du, hosto lehorren itxura hartuz[3]. Gorputza bera marroia du.
Beldarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beldarra beltza da eta puntu zuri batzuk baditu. Gorputzean arantza zorrotz handiak ditu.
Bizi zikloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberriaren hasieran arrautzak jartzen ditu, 500 inguru. Astebetera beldarrak jaiotzen dira. Hasieran 3 mm-ko luzera dute eta jaiotzean zuri-berdexkak badira ere iluntzen joaten dira amaieran belztu arte. 4 cm-ko luzera hartzen dute. Beldarrak asunetaz elikatzen dira.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gainaldea.
-
Azpialdea.
-
Ozeloa.
-
Beldarra.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aglais io, Moths and Butterflies of Europe and North Africa
- ↑ (Ingelesez) Stevens, Martin. (2005). «The role of eyespots as anti-predator mechanisms, principally demonstrated in the Lepidoptera» Biological Reviews 80 (4): 573–588. doi: . ISSN 1469-185X. (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ «A-Z of butterflies - Butterfly Conservation» web.archive.org 2010-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |