Harajuku
Itxura
Harajuku (japonieraz: 原宿 ) Tokioko Shibuya auzoko gunea da, Harajuku geltoki inguruan dagoena hain zuzen. Yamamote metroko linea erabilita heldu daiteke bertara.
Meiji santutegi xintoista eta Yoyogi parkea bertan daude.
Beste alde batetik, alde hau nazioartean ezaguna da bertan ikus daitekeen gazte janzkera estilo eta modagatik. Larunbat eta igandeetan gazte ugari ikusten dira modu harrigarri hauetan jantzita, batez ere Jingü-bashi zubiaren inguruan (Yoyogi parkearen sarreran).