Hara Takashi
Hara Takashi | |||||
---|---|---|---|---|---|
1918ko irailaren 29a - 1921eko azaroaren 4a ← Terauchi Masatake (en) - Takahashi Korekiyo (en) ⊟
1902 - 1921eko azaroaren 4a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Morioka eta Motomiya (en) , 1856ko martxoaren 15a | ||||
Herrialdea | Japonia | ||||
Heriotza | Tokioko geltokia, 1921eko azaroaren 4a (65 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Daiji-ji (Morioka) (en) | ||||
Heriotza modua | giza hilketa: labankada | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Asako Hara (en) | ||||
Familia | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Law School of the Ministry of Justice (en) | ||||
Hizkuntzak | japoniera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, idazlea, kazetaria eta diplomazialaria | ||||
Enplegatzailea(k) | Hōchi (en) Ministry of Foreign Affairs of Japan (en) Osaka Mainichi Shimbun (en) | ||||
Jasotako sariak | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Alderdi politikoa | Rikken Seiyūkai (en) | ||||
Hara Takashi (japonieraz: 原 敬 , Motomiya, 1856ko martxoaren 15a – Tokio, 1921ko azaroaren 4a)) japoniar politikaria izan zen. Japoniako lehen ministroa izan zen 1918tik hil zen arte.
Samuraien familia batean jaio zen, eta hamabost urterekin joan zen etxetik. Frantziako eskola batean ikasi zuen eta 17 urterekin bataio katolikoa jaso zuen. Kazetari gisa lan egin ondoren, hainbat postu diplomatiko bete zituen, besteak beste, Korean enbaxadore.
1900. urtean Rikken Seiyūkai alderdian sartu eta idazkari nagusi izendatu zuten. Diputatu aukeratua izan ondoren Komunikazio ministro izendatu zuten eta ondoren Barne ministro, eta burokraziaren boterea murrizteko aprobetxatu zuen.
1918ko irailaren 28an lehen ministro izendatu zuten. Ultranazionalistek haren gobernua mespretxatu zuten, baina sozialistek ere kritikatu zuten sufragio unibertsala ez onartzeagatik. Parisko Bake Biltzarran parte hartu zuen eta Japonia Nazioen Elkartean sarrarazi zuen. Korea okupatuan administrazio militarra zibilarekin ordezkatu zuen eta nolabaiteko askatasun kulturala ahalbidetu zuen. Bere agintaldian, Japoniarren esku-hartzea Siberian ere gertatu zen, eta horrek militarren eta zibilen arteko barne-liskarrak eragin zituen.
Ultraeskuindar batek labankadaz hil zuen 1921eko azaroaren 21ean tren geltoki batean.