Edukira joan

Hapteno

Wikipedia, Entziklopedia askea

Haptenoak pisu molekular txikiko substantzia kimikoak dira (10.000 dalton baino gutxiagokoak) antigorputzen sorrera eragiten ez dutenak bakarrik daudenean, baina beste molekula batzuekin lotzen direnean (proteinekin, esaterako) antigorputzak sortzen dituztenak.

Haptenoek ezin dute berez antigorputzen sorrera induzitu, molekula txikiak direlako, eta horrenbestez ez dira benetako antigenoak. Baina antigorputzekin erreakzionatzeko ahalmena dute. Gainera, proteina batzuei akoplatzen direnean (albuminari, esaterako) konplexuak bere aurkako antigorputzen sintesia eragiten du, hots, gaitasun immunogenikoa dauka.

Botika eta hormona batzuk haptenoak dira. Adibidez, penizilinak ez du berez antigorputzen sorrera eragiten, txikiegia delako, baina gorputzeko proteina batzuei lotuta hori egin dezake eta, ondorioz, erreakzio alergikoak induzitu [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ingraham J., Ingraham C. : Introducción a la microbiología Vol. 2 Ed. Reverté (1998) 402 orr. ISBN 84-291-1871-3

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]