Hans Luther
Hans Luther (Berlin, 1879ko martxoaren 10a - Düsseldorf, 1962ko maiatzaren 11) alemaniar politikaria izan zen. Alemaniako kantzilerra izan zen 482 egunez 1925 eta 1926 artean.
Zuzenbidea ikasi zuen Genevan, Kieven eta Berlinen, eta gero administrazio prusiarrean lan egin zuen.
1918an Essengo alkate hautatu zuten. 1922ko abenduan, Wilhelm Cuno lehen ministroak Elikadura eta Nekazaritza ministro izendatu zuen, eta kargu berean jarraitu zuen Gustav Stresemannen gobernuan. 1923an Finantza ministro izendatu zuten eta Wilhelm Marxekin karguan jarraitu zuen. Moneta-erreformaz arduratu zen eta hiperinflazioarekin amaitzea lortu zuen.
Friedrich Ebert presidenteak agindu zion gobernu bat osatzeko 1925eko urtarrilean. Bere gobernua koaliziokoa izan zen teknokratekin batera. Erreforma sozialak sartu zituen eta Locarnoko Ituna negoziatu zuen. 1926ko maiatzean dimisioa eman zuen zentsura-boto baten ondoren.
1930etik 1933ra Reichsbankeko buruzagi nagusia izan zen, eta 1933tik 1938ra Alemaniako enbaxadorea Estatu Batuetan.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Feste Mark - Solide Wirtschaft, 1924
- Von Deutschlands eigener Kraft, 1928
- Die Stabilisierung der deutschen Währung, in: 10. Jahrbuch deutscher Geschichte, 1928
- Nur scheinbar in eigener Sache, in: Mitteilungen der List Gesellschaft, Fase. 2, Nr. 2, 1959
- Das Wahlrecht dem Wähler, 1959
- Im Dienste des Städtetages, 1959.
- Politiker ohne Partei, 1960
- Vor dem Abgrund 1930-1933, 1964