Edukira joan

Hana Te Hemara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hana Te Hemara
Bizitza
Jaiotza1940ko otsailaren 16a
Heriotza1999ko urriaren 10a (59 urte)
Familia
Familia
Jarduerak

Hana Mere Te Hemara (Puketapu, 1940ko otsailaren 16a[1]Auckland, 1999ko urriaren 10a[2]) maori jatorriko zeelandaberritar hizkuntza- eta kultura-aktibista izan zen.

Hana Te Hemara familiako 12 seme-alabetatik zazpigarrena zen[1]. Puketapun jaio zen eta Waitara komentuan ikasi zuen[3][4][5].

Mangakinon hazi zen, non haren aitak Karapiroko eta Mangakinoko presetan lan egiten zuen[5]. Geroago Hanak telefono operadore gisa lan egin zuen hainbat tokitan[5][1].

1969an, 30 urte zituela, politika eta Zeelanda Berriko historia ikasten hasi zen Aucklandeko Unibertsitatean[1][5][3]. Tino rangatiratanga (autodeterminazioa)-ren, maorieraren berpizkundearen eta, oro har, protesta mugimenduaren aldekoa zen[5][2][1][3].

1970eko hamarkadan Ngā Tamatoa maori talde aktibistaren sortzaileetako bat izan zen[3][6]. Talde horrek protestak antolatu zituen Waitangin[7].

1972ko irailaren 14an, Hana Te Hemarak, Lee Smithek, David Paratenek eta Syd Jacksonek 30.000 sinadura baino gehiagoko eskaera bat aurkeztu zuten parlamentuan, politikariei maoriera salbatzea lehenesteko erronka jarriz[8][3][9]. Egun hori Maorieraren Eguna izendatu zuten, eta hiru urte geroago zabaldu zuten maorieraren aste bihurtzeko[5][9][3][1][2][8][10].

1979an, Maori Gaietarako Sailean sartu zen, eta haren lanaren ondorioa Maorieraren Batzordea izan zen[2][11]. 1980an Maori Enpresa eta Lanbide Elkartea sortu zuen eta 1984an Te Kopu Diseinatzaileen Saria ezarri zuen[3][9][2].

1961ean Syd Jacksonekin ezkondu zen, eta harekin bi seme-alaba izan zituen[5][3]. Aucklanden hil zen 1999ko urriaren 10ean, 59 urte zituela[1][2][11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g (Ingelesez) Potter, Tony. «Pacifist a weaver of people» Sunday Star-Times: A11. 1999-10-17.
  2. a b c d e f (Ingelesez) Berry, Ruth. «Activist gave voice to case for land and te reo Maori» Dominion Post: 5. 1999-10-14.
  3. a b c d e f g h (Ingelesez) «Hana Te Hemara» Our Wāhine (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  4. (Ingelesez) Tolerton, Jane. «Interview with Hana Te Hemara» National Library of New Zealand 1993-12-21 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  5. a b c d e f g (Ingelesez) Underhill, Bridget. «Hana (Jackson) Te Hemara» Kōmako (Toi Māori Aotearoa) (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  6. (Ingelesez) Bielenberg, Aliosha. The Polynesian Panthers and Negotiations of Blackness. (argitaratze data: 2017-12-22) (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  7. (Ingelesez) «A brief history of Waitangi Day» The New Zealand Herald 2016-02-05 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  8. a b (Ingelesez) «Today marks 43 years since Māori language petition» Māori Television 2015-09-14 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  9. a b c (Ingelesez) «1945–1978 Language under threat» Te Manatū Taonga – Ministry for Culture and Heritage (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  10. (Ingelesez) McCaffery, John. «Revitalising Te Reo Māori – a language activist reflects on how far we have come» University of Auckland 2010-07-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-01) (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  11. a b (Ingelesez) Daniels, Chris. «Maoridom mourns top activist» The New Zealand Herald 2000-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]